Manifestazio jendetsua egin dute Genevan G7ko gailurraren kontra, eta istiluak sortu dira amaieran
Frantziako agintariek ez dute manifestaziorik baimendu, eta, beraz, No G7 taldeak mobilizazioa Genevan egitea eskatu du. Oro har, martxa baketsua izan da. Dena dela, manifestari talde batek harriak eta bengalak jaurti ditu, eta poliziak negar eragiteko gasa bota du.
Milaka pertsona —7.000 bat, Poliziaren arabera— batu dira gaur Genevan (Suitza) G7aren gailurraren kontra protesta egiteko. Munduko zazpi herrialde boteretsuenen arteko goi-bilera bihar hasi eta asteazkenean bukatuko da Evianen (Frantzia), Genevatik 45 kilometro eskasera. Baimendutako manifestazio bakarra izan da, Frantziak mobilizazio oro debekatu baitu. Martxa, oro har, baketsua izan. Hala ere, manifestari batzuek harriak eta bengalak jaurti dituzte NBEren eraikin batzuen aurka eta auto bati su eman diote. Suitzako Poliziak gas negar-eragilea jaurti du. .
No G7 kolektiboak, 60 elkarte, sindikatu eta ezkerreko talde baino gehiagok osatutakoak, antolatu du manifestazioa. Martxa Evianen egin nahi zuten antolatzaileek, baina Frantziak uko egin zion hasieratik. Genevako agintariek mobilizazioa baimentzea ebatzi zuten azkenean, adierazpen askatasun eta manifestaziorako eskubidea bermatze aldera.
Agintariek ibilbide mugatua eta polizia dispositibo handia ezarri dituzte. 4.000 militar joan dira poliziei laguntzera, eta Frantziarekin dituzten mugako 26 pasabidetik 21 itxi dituzte.
G7ko gailurraren kontrako manifestazioak eta martxa feminista batek bat egiten dute Genevako kaleetan. Baketsua izan da, oro har. Dena dela, hainbat manifestarik lehergailuak jaurti dituzte eta Tesla auto bati su eman diote. Polizia protestan zeudenei oldartu zaie, eta manifestariak sakabanatzeko negarra eragiteko gasa bota du. Manifestariek harriak eta bengalak jaurti dituzte NBEren hainbat eraikinen kontra.
Reuters albiste agentziari egindako adierazpenetan, manifestari bat oso kritiko azaldu da polizia dispositiboarekin. “Herritarrak beldurtu nahi dituzte, uxatu, eta protestan ateratzea saihestu”, salatu du. Beste manifestari batek gailurraren izaera matxista kritikatu du: “G7ak Balio misoginoak ordezkatzen ditu eta ezberdintasuna eragiten du”.
Zure interesekoa izan daiteke
Zentro-ezkerreko oposizioak garaipen estua lortu du Suedian, baina emaitza ez da ziurra oraindik
Hiru eserlekuren aldea baino ez du, 176 173ren kontra, eta ostiralerako espero da behin betiko emaitza, atzerritik iritsitako botoak zenbatuta. Ultraeskuinak indarra galdu du, eta Alderdi Kontserbadorearen atzetik geratu da.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute gaur
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Zentro-ezkerreko oposizioko blokeak irabazi ditu Suediako hauteskundeak, inkesten arabera
Zentro-ezkerrak botoen % 51,3 eskuratu ditu eta Ulf Kristersson lehen ministro kontserbadoreak, berriz, % 46,8, SVT telebista publikoak egindako inkesta baten arabera.
AEBko Kongresuko demokratek IAren garapena geldotu nahi dute, sektoreko buruen alarmaren ostean, baina Trumpek esan du ez dela "gertatuko"
Asteartean bilera egingo dute Behe Ganberako demokratek, eta bertan "lehentasun garrantzitsu bat adimen artifizialaren inguruko ekintza izango da", aurreratu dute.
500 kolono israeldar inguru sartu dira Al Aksa meskitara juduen Urteberriko ospakizunetan
1967tik indarrean dagoen statu quoaren arabera (Israelek Ekialdeko Jerusalem okupatu zuenean), esparru hori musulmanen gurtzarako baino ez da, eta juduak bisitari gisa baino ezin dira sartu.
Ukrainak eta Errusiak elkarri eraso diote: bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira
Ukrainako indarrek Errusia ipar-mendebaldean eragin dituzte bi heriotzak, Nizhnekamsk udalerrian. Moskuk droneak erabiliz eraso dio Kievi, eta gutxienez bost lagun zauritu ditu. AEBren arabera, baina, bi herrialdeek nahi dute gatazka konpondu.
Trumpek esan du "gustatuko" litzaiokeela Irlanda batzea: "Lehenago edo geroago gertatuko da"
Irlandan dago egunotan AEBko presidentea, eta bertan egin ditu adierazpen polemiko horiek. Erreakzioak erreskadan etorri dira.
BRICSeko herrialdeek Ekialde Hurbilean neurriz jokatzea eta alde bakarreko zigorrak baztertzea erabaki dute
Indian bilduta, herrialde horiek 140 puntuko adierazpen zabal bat adostea lortu dute, eta, besteak beste, elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu dute, "merkataritzaren eta energiaren fluxua babesteko".
Saudi Arabiak Ekialde-Mendebaldeko oliobidea itxi du, hainbat eraso jasan ostean
Azpiegitura hori da merkatu globalak hornitzeko bide nagusia Ormuzko itsasarteko egungo tentsio egoeran; egunean zazpi milioi upel petrolio gordin garraia ditzake.
Ramon Aizarnak 300 metrora bizi izan zituen 2001ean I-11ko atentatuak: "Ikusitako guztiaren inpaktua bizitza osorako izango da"
Ramon Aizarna gipuzkoarrak, AEBn bizi den euskaldunak, World Trade Centerrera begira zegoen loft batetik ikusi zituen I-11ko Dorre Bikien aurkako atentatuak. Une hartan bertan gertatzen ari zena zuzenean kontatu zuen ETBrentzat. 25 urte geroago, berriro hitz egin dugu berarekin, historia aldatu zuen egun tragiko hura berarekin gogoratzeko.