G7 goi-bilera
Trumpek, G7ra iritsi berritan: "Ostiraletik aurrera Ormuz erabat irekita egotea espero dut"
G7aren goi-bileran parte hartzen ari diren liderrak Evian-les-Bains Frantziako herrian daude jada. Lurreratu bezain laster, AEBko presidente Donald Trumpek eta Emmanuel Macron Frantziako liderrak aldebiko bilera egin dute. Iranekin lortutako akordioa izan da gai nagusietako bat.
Manifestazio jendetsua egin dute Genevan G7ko gailurraren kontra, eta istiluak sortu dira amaieran
Frantziako agintariek ez dute manifestaziorik baimendu, eta, beraz, No G7 taldeak mobilizazioa Genevan egitea eskatu du. Oro har, martxa baketsua izan da. Dena dela, manifestari talde batek harriak eta bengalak jaurti ditu, eta poliziak negar eragiteko gasa bota du.
G7ko Energia ministroak gaur bilduko dira Ekialde Hurbileko gatazkak eragindako krisia aztertzeko
AEBko, Kanadako, Japoniako, Frantziako, Italiako, Alemaniako eta Erresuma Batuko Energia ministroak modu birtualean bilduko dira astearte honetan, Irango gerrak eragindako hornidura-etenari buruz hitz egiteko eta petrolio erreserbak merkaturatuko dituzten eztabaidatzeko.
G7ak AEBko multinazionalak % 15eko gutxieneko zerga ordaintzetik salbuestea erabaki du
Munduko zazpi ekonomia nagusiak ordezkatzen dituen herrialde taldeak akordioa lortu duela ziurtatu du, Estatu Batuetako zerga-sistema aztertu eta Etxe Zuriak bere zerga-legearen 889. klausula ezabatzea onartu ostean. Horri esker, Etxe Zuriak errepresaliak ezarri ahal izango ditu multinazional estatubatuarrei zerga ezartzea erabakitzen zutenen aurka.
Trumpek G7 goi-bilera utzi du, amaitu baino lehen, Israelen eta Iranen arteko gatazkagatik
Karoline Leavitt Etxe Zuriko bozeramaileak sare sozialetan iragarri duenez, Trumpek ez du bilerarik egin Claudia Sheinbaum Mexikoko presidentearekin, ezta Volodímir Zelenski Ukrainako buruzagiarekin, aurreikusita zegoen bezala.
G7aren goi bilera hasiko da astelehenean Kanadan, Israel eta Iranen arteko gaztazka eta zerga-mugak hizpide
Israel eta Iran gatazka betean direla, G7ko buruek (Alemania, Kanada, AEB, Frantzia, Italia, Japonia eta Erresuma Batua) hiru eguneko goi-bilera egingo dute Kananaskisen (Kanada). Krisi ugari dituzte agendan, eta Donald Trumpen parte-hartzeak ez dirudi akordioak erraztuko dituenik.