Suitzak baztertu egin du biztanleria 10 milioira mugatzea
Boto emaileen % 55ek egin dute Suitzako Alderdi Popularrak sustatutako ekimenaren kontra. Proiektuak immigrazioari muga jarri eta asilo arauak gogortzea zuen helburu.
Hautesleku bat, Bernatik gertu. Argazkia: EFE
Suitzak ez du biztanleria 10 milioira mugatuko. Maiz egiten duten bezala, erreferenduma izan dute gaur herrialde helveziarrean. Oraingoan, hazkunde demografikoa geldiarazteko neurriak onartu ala ez erabaki behar zuten suitzarrek. Zehazki, 2050. urterako biztanleria 10 milioira mugatu ala ez —9 milioi pasatxo dira egun—.
SVP Suitzako Alderdi Popularrak proposatu eta sustatu du "10 milioiko Suitzari ez" ekimena, azken urteotan atzerritarren kopurua kontrolik gabe igo dela argudiatuta.
SRF Suitzako irrati-telebista publikoak baieztatu ditu emaitzak. Boto emaileen % 55ek egin dute ekimenaren kontra.
Suitzako biztanleria azkar hazi da azken urteotan. 2002an, 7,3 milioi biztanle ziren, eta 2026an, berriz, 9,1 milioi. Hau da, 24 urtean ia % 25 egin du gora.
Biztanleriaren ia heren bat, atzerrian jaioa
Hazkunde demografikoaren % 80 immigrazioari dagokio, suitzarrek batez beste 1,3 seme-alaba baitituzte. Gaur egun, biztanleriaren % 27 (2 milioitik gora) atzerrian jaiotakoa da, eta portzentajea handiagoa da mugako kantoietan.
2050ean biztanleria 10 milioira mugatzea nahi zuen Alderdi Popularrak, eta horretarako immigrazioa (EBtik heldutakoa tartean) mugatzea eta asilo arauak gogortzea proposatzen zuen. SVPk honako argudioak erabili ditu kanpainan: etxebizitza merkeak topatzeko zailtasunak daudela, garraio publikoa gainezka joaten dela eta hiri nagusietan auto ilarak izaten direla.
Europako Alderdi Popularrak, SVPren aliatuak, porrota onartu du, eta emaitza "errespetatu behar dela" nabarmendu. Suitzako Alderdi Popularrak erreferendumean izandako parte hartze handia azpimarratu du. Horren ustez, datu horrek argi erakusten du gizartean kezka badagoela gaiarekin, eta komeni da auzia agendan mantentzea.
Hirietan eta landa eremuetan oso bestelako emaitzak izan dira. Ipar-ekialdean, adibidez, atzerrian jaiotako herritar gutxi daude, eta boto emaileen % 66k babestu dute ekimena.
Lasaitua hartu dute ekimenaren kontrakoek
SVP alderdiak ez beste taldeek eta patronalak pozez hartu dituzte emaitzak. Beldur ziren baiezkoak irabaztekotan Suitzaren eta Europar Batasunaren (EB) arteko harremanari kalte egingo ziola. Suitza ez da estatu kidea, baina Pertsonen Zirkulazio Askeko Akordioa du; itun horri esker, EBko herritarrek Suitzan sartu, bizi eta lan egiteko eskubidea dute, suitzarren eskubide bertsuekin.
Ekimena aurrera atera izan balitz, sektore batzuek (osasuna eta eraikuntza, esaterako) atzerriko langileekiko duten mendekotasunari eragingo lioke, baita beste herrialde batzuetako langile kualifikatuen beharrizan handiari ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Trumpek esan du "gustatuko" litzaiokeela Irlanda batzea: "Lehenago edo geroago gertatuko da"
Irlandan dago egunotan AEBko presidentea, eta bertan egin ditu adierazpen polemiko horiek. Erreakzioak erreskadan etorri dira.
BRICSeko herrialdeek Ekialde Hurbilean neurriz jokatzea eta alde bakarreko zigorrak baztertzea erabaki dute
Indian bilduta, herrialde horiek 140 puntuko adierazpen zabal bat adostea lortu dute, eta, besteak beste, elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu dute, "merkataritzaren eta energiaren fluxua babesteko".
Saudi Arabiak Ekialde-Mendebaldeko oliobidea itxi du, hainbat eraso jasan ostean
Azpiegitura hori da merkatu globalak hornitzeko bide nagusia Ormuzko itsasarteko egungo tentsio egoeran; egunean zazpi milioi upel petrolio gordin garraia ditzake.
Ramon Aizarnak 300 metrora bizi izan zituen 2001ean I-11ko atentatuak: "Ikusitako guztiaren inpaktua bizitza osorako izango da"
Ramon Aizarna gipuzkoarrak, AEBn bizi den euskaldunak, World Trade Centerrera begira zegoen loft batetik ikusi zituen I-11ko Dorre Bikien aurkako atentatuak. Une hartan bertan gertatzen ari zena zuzenean kontatu zuen ETBrentzat. 25 urte geroago, berriro hitz egin dugu berarekin, historia aldatu zuen egun tragiko hura berarekin gogoratzeko.
Emma Bonino hil da, Kontsumo, Arrantza eta Laguntza Humanitarioko Europako komisario ohia, 78 urte zituela
Eragin handiko politikari italiarra izan zen. Eskubide zibilen alde borrokatu zen bere ibilbide osoan (Italian abortua legeztatzearen alde, besteak beste), eta europazale sutsua izan zen.
Albiste izango dira: I-11ko atentatuen 25. urteurrena, PISA txostenaren analisia eta Kataluniako Diada
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
25 urte, I-11tik : Horrela gertatu zen mundu osoa dardarka jarri zuen eraso terrorista
Lau bidaiari-hegazkin bahitu eta Estatu Batuen erdigunea lehertu zuen Al-Qaidak gaur 25 urte. George W. Bush AEBko orduko presidentearen erantzuna berehala etorri zen, aurrekaririk gabeko terrorismoaren aurkako gerra abiaraziz.
Ceutako krisia Espainian barne helburu politikoetarako erabiltzen ari direla salatu du Marokok
Ceutara legez kanpo sartu ziren pertsonak "ofizialki berriro hartzeko prest" dagoela dio Marokok, eta horrekin lotuta, galdera egin du: "Zein da pertsona horiek ez itzultzeko arrazoia?".
Mamdani 11Sko omenaldira joango da New Yorken, eta Trump ez da bertan izango
Alkatearen presentziak kritika eragin du biktima batzuen senideen artean; Trumpek, berriz, Pentagonoan hartuko du parte oroimen-ekitaldietan.
Trumpek 5.000 dolar agindu dizkie estatubatuarrei bere alderdiak azaroko hauteskundeak irabazten baditu
Donald Trumpek heldu bakoitzeko 5.000 dolarreko "dibidendua" agindu du, errepublikanoek azaroaren 3ko hauteskundeak irabazten badituzte eta Kongresuaren kontrolari eusten badiote.