Teknofaxismoa ala utopia teknologikoa: Zer da Palantir manifestu futurista?
Silicon Valleyn egoitza duen Palantir Technologies enpresak 22 puntutan laburbildu du Peter Thiel eta Alex Karp tekno-oligarken demokraziari buruzko ikuspegia. Derrigorrezko zerbitzu militarra aldarrikatzen dute, baita adimen artifizialean oinarritutako disuasio militarra ere. Pentsalari batzuek teknofaxismoarekin lotu dute.
Alex Karp, zuzendari nagusia Palantir Technologies enpresan.
“Zerbitzu nazionala —militarra— betebehar unibertsala izan beharko litzateke. Gizarte moduan, ez genuke onartu beharko armada guztiz boluntarioa izatea, eta hurrengo gerra egitea arriskua eta kostua denek partekatzen badituzte soilik”. Aldarri hori ez da alderdi politiko baten hauteskunde programatik atera; hitzez hitz, Palantir Technologies enpresaren Errepublika Teknologiko baterako manifestuaren seigarren puntua da. Testuak zalaparta handia sortu du, hain justu, teknologia konpainiak —eta hura gidatzen duten exekutiboek— eragin ikaragarria dutelako
Silicon Valley eredutik sortutako enpresa da Palantir. Palo Alto hirian dauka egoitza, Silizioaren Haranaren iparraldean, eta bere bost sortzaileen artean bi tekno-oligarka ezagun daude: Peter Thiel, PayPal enpresaren sortzaileetako bat, Elon Muskekin batera; eta Alex Karp, konpainiaren gaur egungo zuzendari nagusia.
Enpresa teknologikoa datuen analisia eta adimen artifiziala lantzeko plataformetan espezializatu da, eta gobernu zein erakunde handientzat egiten du lan. Bereziki ezaguna da Defentsa, Segurtasun eta Inteligentzia arloetan gobernu agentziekin egindako lanagatik, baina osasungintzan, energiaren alorrean eta finantza sektoreetan ere lan egiten du, Gotham, Foundry eta AIP produktuen bidez, besteak beste.
Thiel eta Karpen anbizioa
Ikuspuntu soziopolitikotik, baina, garrantzitsuena da bere exekutiboek erakutsi duten handinahia maila globalean eragiteko. Mundua moldatzeko eta boterea metatzeko tresnatzat dute teknologia, kontrol demokratikoak saihestuz.
Peter Thielek ez du aparteko arazorik izan bere ikuspegia plazaratzeko: “Oinarrizko ideia zen ez genukeela hauteskunderik sekula irabaziko, gutxiengo txiki bat ginelako. Baina, agian, mundua alde bakarretik alda genezakeen bitarteko teknologikoen bidez, gurekin inoiz ados egongo ez den jendea etengabe konbentzitu beharrik gabe”. Haren ideia nagusiak Zero to One saiakeran bildu zituen.
Palantirren manifestuari dagokionez, ordea, erreferentziazko lana honakoa da: The Technological Republic, Alex Karp eta Nicholas W. Zamiska enpresaren exekutiboek idatzia.
Hautsak harrotu dituen manifestua saiakera horren laburpen bat da, eta funtsean Silicon Valleyren eta AEBko gobernuaren arteko aliantza estuago baten alde egiten du, herrialdearen eragin globala berreskuratzeko eta “Mendebaldearen gainbehera” geldiarazteko.
Manifestua
Manifestuaren 22 puntuek derrigorrezko zerbitzu militarra defendatzen dute; “softwarearen gainean eraikitako” botere gogorra, “gizarte askeen nagusitasuna” bermatzeko; teknologia enpresak gehiago konprometitu daitezela AEB berrarmatzearekin; eta adimen artifizialean oinarritutako disuasio militarra —arma atomikoetan oinarritutakoa baztertuz—.
Manifestuak, berez, ez du demokrazia zalantzan jartzen era literalean —Thielek publikoki egin duen bezala—, baina elitismo teknologikoa defendatzen du, Silicon Valleyk gidatutako militarizazioaren alde egiten du eta AEBren eginkizun historikoaren defentsa egiten du, beti ere demokrazia lehia geopolitikoaren menpe jarriz. Eta planteamendu horiek eztabaida handia piztu dute.
Mark Coeckelbergh Vienako Unibertsitateko irakaslea oso kritiko agertu da. Aspalditik ari da aztertzen enpresa teknologiko handien botereak demokraziarako izan ditzakeen arriskuak, eta haren ustez “tekno-faxismoaren adibide ezin hobea” da manifestua.
Haren iritziz, manifestuaren garrantzia ez datza soilik edukian; garrantzitsuena da nork zabaldu duen: administrazioarekin ehunka kontratu dituen enpresa batek. “Boterearen metaketa” bilatzen ari dira, “enpresa teknologiko handien inguruan”.
“Thomas Hobbesek ikuspegi negatiboa zuen: ordena autoritariotik kanpo gizakiak ez dira elkarrekin bizitzeko gai. Nahasmendua eta kaosa sortzen dituzte. Horregatik justifikatzen zuen Estatuaren autoritate absolutua: hark bakarrik berrezar zezakeen ordena. Herritarren gainean gobernatzen duen Leviatan bat. Palantirrek mundu mailako kaosari ematen dion erantzuna antzekoa da. Bezeroei zera esan die: ziurtatu irabazle zaretela, nagusitu, eta ondorioz ordena berrezarriko da eta zuek izango duzue kontrola. Ahaztu multilateralismoaz; bihurtu zaitezte indartsuenak eta ezarri zuen ordena gainontzekoei”, idatzi du Coeckelberghek.
Diego Fonseca idazlea ere kezkaturik agertu da. Haren ustez, manifestuak aukera eman du ikusteko “sistemak maskara kendu" duela, eta "bere helburu ideologikoak iragarri”.
Fonsecaren arabera, tesiaren oinarria honakoa da: “Zibilizazioa erori egin da. Mendebaldea otzana da. Botere gogorra berreskuratzeak bakarrik saihestu dezake kolapsoa”. Eta hor agertzen dira Silicon Valleyko enpresak, negozioak biderkatu dituztenak Donald Trumpen administrazioari esker.
“Mundu berri bat eraikiko dugu”, iragarri du Palantirrek. Baina Fonsecaren aburuz “ez gaituzte gonbidatu parte hartzera”. “Jakinarazi egin zaigu, hori baino ez”.
Zure interesekoa izan daiteke
Zentro-ezkerreko oposizioak garaipen estua lortu du Suedian, baina emaitza ez da ziurra oraindik
Hiru eserlekuren aldea baino ez du, 176 173ren kontra, eta ostiralerako espero da behin betiko emaitza, atzerritik iritsitako botoak zenbatuta. Ultraeskuinak indarra galdu du, eta Alderdi Kontserbadorearen atzetik geratu da.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute gaur
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Zentro-ezkerreko oposizioko blokeak irabazi ditu Suediako hauteskundeak, inkesten arabera
Zentro-ezkerrak botoen % 51,3 eskuratu ditu eta Ulf Kristersson lehen ministro kontserbadoreak, berriz, % 46,8, SVT telebista publikoak egindako inkesta baten arabera.
AEBko Kongresuko demokratek IAren garapena geldotu nahi dute, sektoreko buruen alarmaren ostean, baina Trumpek esan du ez dela "gertatuko"
Asteartean bilera egingo dute Behe Ganberako demokratek, eta bertan "lehentasun garrantzitsu bat adimen artifizialaren inguruko ekintza izango da", aurreratu dute.
500 kolono israeldar inguru sartu dira Al Aksa meskitara juduen Urteberriko ospakizunetan
1967tik indarrean dagoen statu quoaren arabera (Israelek Ekialdeko Jerusalem okupatu zuenean), esparru hori musulmanen gurtzarako baino ez da, eta juduak bisitari gisa baino ezin dira sartu.
Ukrainak eta Errusiak elkarri eraso diote: bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira
Ukrainako indarrek Errusia ipar-mendebaldean eragin dituzte bi heriotzak, Nizhnekamsk udalerrian. Moskuk droneak erabiliz eraso dio Kievi, eta gutxienez bost lagun zauritu ditu. AEBren arabera, baina, bi herrialdeek nahi dute gatazka konpondu.
Trumpek esan du "gustatuko" litzaiokeela Irlanda batzea: "Lehenago edo geroago gertatuko da"
Irlandan dago egunotan AEBko presidentea, eta bertan egin ditu adierazpen polemiko horiek. Erreakzioak erreskadan etorri dira.
BRICSeko herrialdeek Ekialde Hurbilean neurriz jokatzea eta alde bakarreko zigorrak baztertzea erabaki dute
Indian bilduta, herrialde horiek 140 puntuko adierazpen zabal bat adostea lortu dute, eta, besteak beste, elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu dute, "merkataritzaren eta energiaren fluxua babesteko".
Saudi Arabiak Ekialde-Mendebaldeko oliobidea itxi du, hainbat eraso jasan ostean
Azpiegitura hori da merkatu globalak hornitzeko bide nagusia Ormuzko itsasarteko egungo tentsio egoeran; egunean zazpi milioi upel petrolio gordin garraia ditzake.
Ramon Aizarnak 300 metrora bizi izan zituen 2001ean I-11ko atentatuak: "Ikusitako guztiaren inpaktua bizitza osorako izango da"
Ramon Aizarna gipuzkoarrak, AEBn bizi den euskaldunak, World Trade Centerrera begira zegoen loft batetik ikusi zituen I-11ko Dorre Bikien aurkako atentatuak. Une hartan bertan gertatzen ari zena zuzenean kontatu zuen ETBrentzat. 25 urte geroago, berriro hitz egin dugu berarekin, historia aldatu zuen egun tragiko hura berarekin gogoratzeko.