AEBn indarkeria politikoa "beti" egon izan dela adierazi du Trumpek
AEBko presidenteak ez du uste indarkeria politiko gehiago dagoela, baina ohartarazi du demokraten gorroto diskurtsoa "arriskutsua" dela.
Trumpen aurkako atentatu saiakera, korrespontsalen afarian. Artxiboko argazkia: EFE
Indarkeria politikoa ez da ezer berri Ameriketako Estatu Batuetan, hori uste du behintzat Donald Trump herrialdeko presidenteak. Aitzitik, demokraten "gorroto diskurtsoa arriskutsua" dela ohartarazi du.
CBS telebista katean egindako elkarrizketan Trumpek adierazi duenez, ez daki lehen baino indarkeria politiko gehiago dagoen ala ez. Era berean, demokraten gorroto diskurtsoa iraganean baino arriskutsuagoa dela ohartarazi du.
Elkarrizketa horretan bertan, Etxe Zuriko korrespontsalen afarian gertatutako eraso saiakeraz ere galdetu diote. Arma bat zeraman gizon bat Etxe Zuriko korrespontsalen afarian sartu zen asteburuan, eta guztiak onik atera baziren ere, Zerbitzu Sekretuko agenteak aretoan sartu eta ebakuazio protokoloa aktibatu zuten.
AEBko gobernuburuak korrespontsalen afari hori "30 eguneko epean" berriro egitekotan dagoela esan du, eta "segurtasun handiagoa eta perimetro zabalagoa" izango dituela aurreratu du.
Bestalde, Trumpek ziurtatu du erasoan zauritu zen polizia "ehuneko ehunean" dagoela.