Muskek, munduko gizonik aberatsenak, "inozoa" izan zela dio, OpenAI finantzatzeagatik
Muskek bataila legal bati ekin zion 2024an ChatGPTren ardatz den enpresaren, Sam Altman eta Greg Brockman fundatzaileen, eta horien bazkide nagusi Microsoften aurka. Kontratua ez betetzea eta bidegabe aberastea leporatzen die. Bigarren egunez ari da deklaratzen Oaklandeko gorte federal batean (Kalifornia).
Elon Muskek, munduko gizonik aberatsenak, OpenAIren aurkako epaiketan adierazi duenez, "inozoa" izan zen enpresa teknologikoaren sorrera finantzatu zuelako. Hasieran irabazi asmorik gabekoa zen, eta hori aldatu duelako salatu du konpainia Muskek.
Handikiak dio OpenAiren fundatzaileek, Sam Altmanek eta Greg Brockmanek, engainatu egin zutela OpenAIren sorrera finantzatzeko; hitz eman zioten, azaldu duenez, egituraren zatirik handiena irabazi-asmorik gabeko enpresa gisa mantenduko zuela.
"Startup bat sortzeko doako finantziazioa eman nien, eta 38 milioi dolar eman nizkien, musu truk ia erabat, eta 800.000 milioi dolarreko enpresa bihurtu da", adierazi du Muskek, New York Timesek aipatutako informazioaren arabera.
Muskek bataila legalari ekin zion 2024an ChatGPTren ardatz den enpresaren, Sam Altman eta Greg Brockman fundatzaileen, eta horien bazkide nagusi Microsoften aurka. Kontratua ez betetzea eta bidegabe aberastea leporatzen die. Bigarren egunez ari da deklaratzen Oaklandeko gorte federal batean (Kalifornia).
2019an, irabazi asmorik gabeko konpainia izatetik irabazi mugatuko egitura izatera igaro zen OpenAI. Iaz, AEBko arautzaileen baimena lortu zuen negozio nagusia berregituratu eta irabazi asmoko korporazio bihurtzeko, nahiz eta mozkin mugatuko konfigurazioa izaten jarraitzen duen.
Muski 150.000 milioi dolar ordaintzea, Altman kaleratzea eta konpainia irabazi-asmorik gabeko estatusera itzultzea eskatzen du demanda zibilak.
OpenAIk esan du inbidiak bultzatutako salaketa dela, zuzeneko lehiakide bati sistema judiziala erabiliz enbarazu egitea bilatzen duena.
Zure interesekoa izan daiteke
Eskoziak, Galesek eta Ipar Irlandak akordio historiko bat sinatu dute autodeterminazioaren alde
Cardiffen, Galesko hiriburuan egindako bileran independentziari buruzko erreferendumaren alde egiteko estrategia bateratua iragarri dute hiru buruzagiek.
Zentro-ezkerreko oposizioak garaipen estua lortu du Suedian, baina emaitza ez da ziurra oraindik
Hiru eserlekuren aldea baino ez du, 176 173ren kontra, eta ostiralerako espero da behin betiko emaitza, atzerritik iritsitako botoak zenbatuta. Ultraeskuinak indarra galdu du, eta Alderdi Kontserbadorearen atzetik geratu da.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute gaur
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Zentro-ezkerreko oposizioko blokeak irabazi ditu Suediako hauteskundeak, inkesten arabera
Zentro-ezkerrak botoen % 51,3 eskuratu ditu eta Ulf Kristersson lehen ministro kontserbadoreak, berriz, % 46,8, SVT telebista publikoak egindako inkesta baten arabera.
AEBko Kongresuko demokratek IAren garapena geldotu nahi dute, sektoreko buruen alarmaren ostean, baina Trumpek esan du ez dela "gertatuko"
Asteartean bilera egingo dute Behe Ganberako demokratek, eta bertan "lehentasun garrantzitsu bat adimen artifizialaren inguruko ekintza izango da", aurreratu dute.
500 kolono israeldar inguru sartu dira Al Aksa meskitara juduen Urteberriko ospakizunetan
1967tik indarrean dagoen statu quoaren arabera (Israelek Ekialdeko Jerusalem okupatu zuenean), esparru hori musulmanen gurtzarako baino ez da, eta juduak bisitari gisa baino ezin dira sartu.
Ukrainak eta Errusiak elkarri eraso diote: bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira
Ukrainako indarrek Errusia ipar-mendebaldean eragin dituzte bi heriotzak, Nizhnekamsk udalerrian. Moskuk droneak erabiliz eraso dio Kievi, eta gutxienez bost lagun zauritu ditu. AEBren arabera, baina, bi herrialdeek nahi dute gatazka konpondu.
Trumpek esan du "gustatuko" litzaiokeela Irlanda batzea: "Lehenago edo geroago gertatuko da"
Irlandan dago egunotan AEBko presidentea, eta bertan egin ditu adierazpen polemiko horiek. Erreakzioak erreskadan etorri dira.
BRICSeko herrialdeek Ekialde Hurbilean neurriz jokatzea eta alde bakarreko zigorrak baztertzea erabaki dute
Indian bilduta, herrialde horiek 140 puntuko adierazpen zabal bat adostea lortu dute, eta, besteak beste, elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu dute, "merkataritzaren eta energiaren fluxua babesteko".
Saudi Arabiak Ekialde-Mendebaldeko oliobidea itxi du, hainbat eraso jasan ostean
Azpiegitura hori da merkatu globalak hornitzeko bide nagusia Ormuzko itsasarteko egungo tentsio egoeran; egunean zazpi milioi upel petrolio gordin garraia ditzake.