Magnizidio-saiakera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zer da inor "biziraule izendatzea"? Etxe Zuriaren aurkako atentatu baten ondoren aktibatu ahal den protokoloa

AEBko presidentearen segurtasunari buruzko eztabaida puri-purian dagoela, zabaldu da ez zutela biziraule izendatzeko sistema ezartzea aurreikusi. Protokolo horren arabera, kabineteko kide bat isolatzen dute, atentaturen bat gertatuz gero presidente kargua har dezan.

WASHINGTON, 26/04/2026.- Captura de imagen de un video facilitado por la Casa Blanca. El presidente de EE.UU., Donald Trump, dijo este sábado que el tirador que irrumpió en el hotel donde el mandatario participaba en una cena con corresponsales en Washington fue "interceptado" y detenido por el Servicio Secreto y que disparó a un agente, pero indicó que la bala impactó en su chaleco antibalas. EFE/ Pool Casa Blanca SOLO USO EDITORIAL/SOLO DISPONIBLE PARA ILUSTRAR LA NOTICIA QUE ACOMPAÑA (CRÉDITO OBLIGATORIO)
Donald Trump, erasoaren unean. Argazkia: EFE

Designated Survivor telesailean, Kiefer Sutherlandek antzezten duen pertsonaia gauetik goizera bilakatzen da AEBko presidente, ordura arte zuen pisu politiko gutxiko kargua utziz. Kapitolioan izandako atentatu baten ondoren gertatzen da. Batasunaren Egoerari buruzko ekitaldia egiten ari zela, lehergailuek Kapitolioa suntsitu eta presidentearen kabineteko kide guztiak hiltzen dituzte.

Designated survivor edo biziraulea izendatzeko protokoloa ezarriz, Sutherlandek arrapaladan eta egoera nahasian hartzen du kargua, Kapitolioa sutan dagoela, bera baitzen ekitaldian ez zegoen kabineteko kide bakarra, biziraule izendatua.

Telesailak, atal pilotutik harago ekarpen handirik egiten ez badu ere, 1980ko hamarkadatik AEBn erabiltzen den protokolo bat erakusten du, eta sistema ezagunago egiten lagundu zuen estreinalditik.

Joan den asteburuan, berriz, ez zuten aplikatu korrespontsalen afarian. Eta, orain, AEBko presidentearen segurtasunari buruzko eztabaida puri-purian dagoela, auziak kritika ugari eragin ditu: zergatik ez zuten sistema aplikatu?

Batasunaren Egoerari buruzko hitzaldia

Oro har, inor biziraule izendatzeko sistema urtero aktibatzen da Batasunaren Egoerari buruzko hitzaldian. Helburua da Kapitolioan atentaturen bat gertatuz gero administrazioa goi-agintaririk gabe ez geratzea, gobernu osoa joaten baita ekitaldira.

Joan den asteburuko korrespontsalen afariaren kasuan, Washingtongo Hilton hotelean egindako ekitaldian Trumpen ondorengotza lerroko lehen zazpi kideetatik sei zeuden.

AEBko presidentearen alboan ziren, besteak beste, JD Vance presidenteordea —ondorengotza lerroan bigarrena— eta Ordezkarien Ganberako presidente Mike Johnson. Chuck Grassley zen falta zen bakarra, Senatuko presidente pro tempore den 92 urteko legegilea.

Jakinarazi denez, hala ere, ez zuten gobernuko inor isolatu biziraule izendatu gisa Trumpen gobernuko kideen aurkako atentaturen bat gertatuz gero kargua hartzeko.

Etxe Zuriaren erantzuna

Administrazioaren arabera, “ondorengotza lerroan zeuden gobernuko hainbat kide ez ziren joan, arrazoi pertsonalak tarteko; hortaz, ez zen beharrezkoa”. Nolanahi ere, aitortu dute gaia hizpide izan zutela korrespontsalen afariaren aurreko bileretan.

Trumpen agintaldian, orain arte Doug Collins Beteranoen gaietarako idazkaria izendatu izan dute biziraule gisa. Horrenbestez, ez da joaten Batasunaren Egoerari buruzko hitzaldira zein gobernu osoak parte hartzen duen bestelako ekitaldietara.

Larunbatean, ordea, ez zuten isolatu. Cole Allen Hiltonera tiroka sartu zenean ez zegoen abian protokoloa. Eta horrek berriro piztu du Etxe Zuriaren segurtasunari buruzko eztabaida.

Trumpen ondorengotza lerroa

AEBetako presidentearen ondorengotza lerroa legeak ezarria da, eta hainbat baldintza bete behar dituzte hura osatzen dutenek. AEBetako Konstituzioaren arabera, ondorengotza lerroko kide guztiek gutxienez 35 urte izan behar dituzte, jaiotzez estatubatuarrak izan, eta gutxienez hamalau urtez bizi izan Estatu Batuetan. Horrez gain, Senatuaren onespena ere behar dute.

Egungo gobernuaren kasuan, Donald Trump hilko balitz edo presidente kargua betetzeko ezgaituta geratuko balitz, JD Vance presidenteordeak hartuko lituzke haren eskumenak, eta agintaldia amaitu arte jardungo luke presidente, 2029ko urtarrilera arte, Konstituzioaren 25. zuzenketak ezartzen duen bezala.

Trump eta Vance biak ezgaituta geratuko balira, Ordezkarien Ganberako presidente Mike Johnson izango litzateke hurrengoa kargua hartzen. Hark ere ezin izango balu kargua bete, Senatuko presidente pro tempore delakoari legokioke txanda. Kargu hori, neurri handi batean, sinbolikoa da, eta gehiengoaren alderdiko urte gehieneko senatariak hartu ohi du. Gaur egun, Chuck Grassley Iowako senatari errepublikanoak dauka ardura hori; 92 urte ditu. Bera ez zen korrespontsalen afarian izan.

Ondoren datoz Trumpen gobernuko gainerako kideak, bakoitzaren sailak gobernuaren egituran duen antzinatasunaren arabera. Lehen tokian dago Marco Rubio Estatu idazkaria; haren atzetik dira Scott Bessent Ogasun idazkaria eta Pete Hegseth Defentsa idazkaria.

Hurrengoa fiskal nagusia litzateke, baina ez dago argi Todd Blanchek baldintzak betetzen ote dituen. Izan ere, Senatuak Justizia Departamentuko bigarren kargurako berretsi zuen, baina ez dute departamentuko arduradun nagusi izendatu, ezta kargu horretarako berretsi ere.

Horren ostean, honela osatzen da ondorengotza lerroa: Barne idazkaria, Nekazaritza idazkaria, Merkataritza idazkaria, Lan idazkaria —gaur egun hutsik dago kargua—, Osasun eta Giza Zerbitzuetako idazkaria, Etxebizitza eta Hiri Garapeneko idazkaria, Garraio idazkaria, Energia idazkaria, Hezkuntza idazkaria, Beteranoen Aferetarako idazkaria eta, azkenik, Segurtasun Nazionaleko idazkaria.

Zure interesekoa izan daiteke

Kimmel Trump
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trumpek Jimmy Kimmel kaleratzea eskatu du, Etxe Zuriari buruz egindako parodiagatik

Ostegunean, Jimmy Kimmel Live programan, Kimmelek Etxe Zuriko korrespontsalen afaria animatzeko aukeratutako komediantea izan balitz esango lukeenaz parodia egin zuen. Parodiaren une batean, Kimmelek esan zuen: "Begira Melaniari, hain ederra. Trump anderea, alargundu zain dagoenaren distira duzu". Etxe Zuriko maizterrek gaitzetsi egin zituzten hitzak; Melaniak "gorroto eta indarkeriaren" erretorikatzat jo ditu. 

Sicialia ontzia Global Sumud Flotilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Siziliatik 50 ontzitik gora itsasoratuta, Gazara bidean da Global Sumud Flotillaren misiorik handiena

Global Sumud Flotillak orain arte koordinatutako itsas mobilizazio zibil handiena dago martxan, eta eurekin doaz Open Arms erreskate-ontzia eta Greenpeacen Arctic Sunrise ontzia ere. "Horiek gure ondoan egoteak misioaren gaitasun operatiboa indartzen du eta erakusten du Israelen legez kanpoko blokeoari aurre egiteko eta sarbide humanitario segurua bermatzeko ahaleginen inguruko adostasun globala gero eta handiagoa dela", azpimarratu du Global Sumud Flotillak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X