Tiroketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AEBko Fiskaltzak uste du Trumpen gobernu osoa zuela helburu erasoak

Antza denez, tiroketaren egiletza egotzita atxilotu duten Cole Allen irakasle kaliforniarrak aitortu du bere asmoa zela Trumpen Gobernuko edozein kide akabatzea. Allenen asmoa Trump hiltzea zela baieztatzen bada, 2024tik AEBko presidentearen aurka egindako hirugarren atentatua litzateke gaurkoa.

AEB PRESIDENTE

AEBko jarduneko fiskal nagusi Todd Blancheren iritzian, korrespontsalen afarian gauerdian izan den tiroketak —Donald Trump presidentea Washington Hilton hoteletik atera behar izan dute— Gobernuko edozein kide zuen helburu.

Horixe adierazi dio Blanchek NBC telebista kateari, elkarrizketa batean. Antza denez, tiroketaren egiletza egotzita atxilotu duten Cole Allen irakasle kaliforniarrak aitortu du bere asmoa zela Trumpen Gobernuko edozein kide akabatzea.

"Bere helburuak AEBko Gobernuko kideak zirela uste dugu", esan du Blanchek Meet the Press saioan, baina ez du baieztatu Trump ote zen tiroketaren helburu nagusia. Blanchek gaineratu du oraindik ez dakizkitela erasoaren arrazoi zehatzak, nahiz eta argi utzi duen ez dirudiela politika espezifiko batekin hertsiki lotuta dagoenik. 

Tiroketa gaueko 20:00etan jazo zen (goizaldeko 02:00ak Euskal Herrian). Ordu horretan, Allenek hoteleko areto nagusirako azken segurtasun kontrola gainditu zuen; 1981ean Ronald Reagan presidentearen kontrako erasoa gertatu zen toki berean.

Polizia susmagarriarengana hurbildu zenean, tiro egin zuen honek, eta korrika abiatu zen segurtasun perimetroa zeharkatzeko. 

Ordu batzuk geroago, Trumpek hedabideen aurrean hitz egin du gertatutakoaren berri emateko, eta eskerrak eman dio Administrazioaren Zerbitzu Sekretuari, egindako "lan bikainagatik".

Cole Allenen asmoa Trump hiltzea zela baieztatzen bada, 2024tik AEBko presidentearen aurka egindako hirugarren atentatua litzateke gaurkoa.

Thomas Crooks frankotiratzaile gaztearen tiro batek burutik milimetro batera jo zion Pennsylvanian, 2024an emandako hitzaldi batean. 

Urte berean, baina hilabete lehenago, zerbitzu sekretuek gizon armatu bat atzeman zuten West Palm Beach (Florida) klubeko golf zelaiaren ondoan, eta atxilotu egin zuten.

Zure interesekoa izan daiteke

AMDEP9449. WASHINGTON (ESTADOS UNIDOS), 24/07/2026.- Captura de una transmisión de la cadena C-Span del presidente de EE.UU., Donald Trump, durante la Cena de Corresponsales de La Casa Blanca este viernes, donde bromeo con la posibilidad de presentarse a las elecciones presidenciales de 2028 y se colocó una gorra roja con el año 2028 en la parte frontal, en Washington (EE.UU.). EFE/ C-Span /SOLO USO EDITORIAL/ SOLO DISPONIBLE PARA ILUSTRAR LA NOTICIA QUE ACOMPAÑA (CRÉDITO OBLIGATORIO)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

2028ko hauteskundeetara aurkeztearekin txantxetan aritu da Trump

Beste agintaldi baterako hautagaia izateko aukera aipatu du Donald Trumpek Etxe Zuriko korrespontsalen afarian, sarkasmoa erabiliz. Aurreko hauteskunde kanpainetan egin zuen bezala, txano gorri bat jantzi du, “TRUMP 2028” idatzita zuena. Dena dela, Trump (80 urte) ezingo da 2028ko hauteskundeetara aurkeztu, AEBko Konstituzioaren arabera, presidente batek gehienez ere bi agintaldi egin ditzakeelako agintean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X