Negoziazioak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Irango Atzerri ministroa Pakistanera itzuli da, AEBrekin abiatutako negoziazioen egoitzara

Iranek, Israelek eta AEBk apirilaren 7 edo 8ra arte adostu zuten hasiera batean su-etena, baina luzatu egin dute negoziazioak bukatu arte.

irán
Irango Kanpo Arazoetako ministroa Omango sultanarekin bildu da. Argazkia: Europa Press

Abbas Araqchi Irango Atzerri Arazoetako ministroa igande honetan bertan itzuliko da Pakistanera, Iranen eta AEBen arteko negoziazioen egoitzara. 

Araqchik "Pakistan berriz bisitatzeko asmoa du, behin Omanerako bidaia amaituta, eta Errusiara joan aurretik", Irango IRNA albisteagentzia ofizialak jakitera eman duenez.

Atzerri ministroa larunbatean heldu zen Omanera, Pakistanen egon ostean. Ministroarekin Islamabadera joan zen ordezkaritzaren zati bat, ordea, Teheranera itzuli zen, IRNAk zehaztiu duenez.

Hain zuzen ere, "gerraren amaierari buruzko kontsultak egiteko eta beharrezko jarraibideak jasotzeko" bueltatu dira Iranera. Ondoren, Araqchirekin elkartuko dira berriro igande gauean, Islamabaden.

Esan bezala, Islamabadera itzuli aurretik, Omango sultan Haitham bin Tariq al Saidekin batu da Araqchi gaur bertan, Irango Atzerri ministroak berak sare sozialetan jakinarazi duenez. Halaber, azken orduetan Turkiako, Egiptoko, Saudi Arabiako eta Qatargo atzerri ministroekin hitz egin du telefonoz. 

Iranek, Israelek eta AEBk apirilaren 7 edo 8ra arte adostu zuten hasiera batean su-etena, baina luzatu egin dute negoziazioak bukatu arte.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Fujimorismoa itzuli da: Keiko Fujimorik presidente karguaren zina egin du

Alberto Fujimori presidente ohiaren (1990-2000) alabak laugarren saiakeran lortu du presidente izatea. Aurreko hauteskundeetan bigarren itzulian galdu zuen. Azken hamarkadan herrialdeak bizi izan duen ezegonkortasun politikoari aurre egin beharko dio, eta gobernatzeko akordioak lortu beharko ditu, ez baitu eta gehiengo osorik. Gainera, Keiko Fujimorik Trumpengana gerturatzeko asmoa duela iragarri du, eta horrek aldaketa ekar dezake politikan, Peruko ekonomiaren bazkide nagusia Txina baita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X