Elon Muskek onartu du xAIk OpenAIren modeloak erabili dituela Grok entrenatzeko, destilazio bidez
Destilazioa AA modelo baten ikasitakoak beste bati transmititzeko praktika da; horrela, modelo txikiago batek sare neuronal handiagoen jokabidea imita dezake.
xAI-ko zuzendari nagusiak, Elon Muskek, onartu egin du OpenAIren adimen artifizialeko (AA) modeloak erabili dituztela Grok modelo propioak entrenatzeko eta haien funtzionamendua hobetzeko, destilazio-teknika baliatuta.
Teknika horri esker, adimen artifizialeko modelo baten ezagutzak beste bati helarazten zaizkio. Modu horretan, modelo txikiago batek (modelo ikaslea) sare neuronal handiagoen (modelo irakaslea) portaera kopiatzen du, haien iragarpenetatik eta datuetatik ikasiz.
Ildo horretan, Muskek zehaztu du Grok modeloak "neurri batean" OpenAIren modeloekin egindako destilazio bidez entrenatu dituztela. Haren esanetan, "ohiko praktika da beste adimen artifizial batzuk erabiltzea zure AA balioztatzeko".
xAIko zuzendariak Kaliforniako (AEB) epaitegi federal baten aurrean onartu du hori, Sam Altmanek gidatutako OpenAI konpainiaren aurka jarritako salaketaren testuinguruan. Muskek demandatu egin zuen Altman, OpenAI irabazi-asmorik gabeko jatorrizko ikuspegitik urrundu eta irabazi-asmoko entitate bihurtzeagatik.
Zehazki, xAIk OpenAIren teknologia destilatu ote duen galdetu diotenean, Muskek alegatu du "oro har AA enpresa guztiek" erabiltzen dutela teknika hori. Hala ere, epaimahaiak Groken kasuaz galdetu dionean, zuzendariak "neurri batean" erantzun du, ChatGPTren modeloak Grok hobetzeko erabili dituztela berretsiz.
X sare sozialaren jabea destilazioa industrian oso zabalduta dagoen jarduera dela dioen bitartean, OpenAIk eta Anthropicek antzeko jokabideak salatu dituzte lehenago. Orain arte, ordea, akusazio horiek Txinako enpresetara mugatu izan dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Eskoziak, Galesek eta Ipar Irlandak akordio historiko bat sinatu dute autodeterminazioaren alde
Cardiffen, Galesko hiriburuan egindako bileran independentziari buruzko erreferendumaren alde egiteko estrategia bateratua iragarri dute hiru buruzagiek.
Zentro-ezkerreko oposizioak garaipen estua lortu du Suedian, baina emaitza ez da ziurra oraindik
Hiru eserlekuren aldea baino ez du, 176 173ren kontra, eta ostiralerako espero da behin betiko emaitza, atzerritik iritsitako botoak zenbatuta. Ultraeskuinak indarra galdu du, eta Alderdi Kontserbadorearen atzetik geratu da.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute gaur
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Zentro-ezkerreko oposizioko blokeak irabazi ditu Suediako hauteskundeak, inkesten arabera
Zentro-ezkerrak botoen % 51,3 eskuratu ditu eta Ulf Kristersson lehen ministro kontserbadoreak, berriz, % 46,8, SVT telebista publikoak egindako inkesta baten arabera.
AEBko Kongresuko demokratek IAren garapena geldotu nahi dute, sektoreko buruen alarmaren ostean, baina Trumpek esan du ez dela "gertatuko"
Asteartean bilera egingo dute Behe Ganberako demokratek, eta bertan "lehentasun garrantzitsu bat adimen artifizialaren inguruko ekintza izango da", aurreratu dute.
500 kolono israeldar inguru sartu dira Al Aksa meskitara juduen Urteberriko ospakizunetan
1967tik indarrean dagoen statu quoaren arabera (Israelek Ekialdeko Jerusalem okupatu zuenean), esparru hori musulmanen gurtzarako baino ez da, eta juduak bisitari gisa baino ezin dira sartu.
Ukrainak eta Errusiak elkarri eraso diote: bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira
Ukrainako indarrek Errusia ipar-mendebaldean eragin dituzte bi heriotzak, Nizhnekamsk udalerrian. Moskuk droneak erabiliz eraso dio Kievi, eta gutxienez bost lagun zauritu ditu. AEBren arabera, baina, bi herrialdeek nahi dute gatazka konpondu.
Trumpek esan du "gustatuko" litzaiokeela Irlanda batzea: "Lehenago edo geroago gertatuko da"
Irlandan dago egunotan AEBko presidentea, eta bertan egin ditu adierazpen polemiko horiek. Erreakzioak erreskadan etorri dira.
BRICSeko herrialdeek Ekialde Hurbilean neurriz jokatzea eta alde bakarreko zigorrak baztertzea erabaki dute
Indian bilduta, herrialde horiek 140 puntuko adierazpen zabal bat adostea lortu dute, eta, besteak beste, elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu dute, "merkataritzaren eta energiaren fluxua babesteko".
Saudi Arabiak Ekialde-Mendebaldeko oliobidea itxi du, hainbat eraso jasan ostean
Azpiegitura hori da merkatu globalak hornitzeko bide nagusia Ormuzko itsasarteko egungo tentsio egoeran; egunean zazpi milioi upel petrolio gordin garraia ditzake.