SpaceX eta Tesla bat egitea aztertzen ari dira erraldoi teknologiko bat sortzeko, Elon Musken babesarekin
Bi enpresen sortzailearen ustez, bat egitea "ideia ona" izango litzateke, eta, burutuz gero, historiako enpresa-fusio handiena ekarriko luke.
SpaceX burtsara atera zeneko irudia, 2026ko ekainean. Argazkia: Europa Press
Elon Muskek, SpaceX eta Tesla enpresen sortzaile eta kontseilari ordezkariak, bi konpainiak batzeko aukera babestu du. Bat eginez gero, 3,5 bilioi dolarreko burtsa-kapitalizazio bateratua izango lukeen erraldoi teknologiko bat sortuko litzateke. Halaber, operazioa gauzatuz gero, historiako enpresa-fusiorik handiena izango litzateke.
SpaceXek eta Teslak batzorde bat sortu dute balizko fusioa aztertzeko. Hala ere, asteazken honetan konpainia aeroespazialaren emaitzen aurkezpenean, Muskek argi utzi du ez dagoela bermatuta operazioa gauzatuko denik.
Hala eta guztiz ere, enpresaburuak adierazi du fusioak "abantaila asko" izango lituzkeela eta "ideia ona" izango litzatekeela.
Muskek egindako adierazpenak SpaceXek 2026ko hirugarren hiruhilekoan 4.404 milioi dolarreko irabazi garbia izan zuela jakin ondoren etorri dira. Iazko uztailetik irailera bitartean, aldiz, 1.054 milioi dolarreko galerak izan zituen.
Zure interesekoa izan daiteke
Ardogintza sektoreko sindikatuek mobilizazioak egingo dituzte Arabako Errioxan, hitzarmen baten bila
Albiste izango dira: lehendakariaren bilera ELArekin eta LABekin, fronte hotza eta protestak Frantzian
Lehendakaria ELArekin eta LABekin bilduko da gaur gutxieneko soldata propioaz hitz egiteko
Eusko Jaurlaritzak Benta Berriko 510 etxebizitza erosi dizkio Blackstone funtsaren filial bati, horien babes publikoari eusteko
Gizon bat hil da lan istripuz Bilboko portuan