Heriotza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jose Ignacio Lopez de Arriortua, "Superlopez", hil da

Zornotzarra jaiotzez, automobilgintzan izan zuen ibilbide oparoarengatik izan zen ezaguna.

jonbernardez@gmail.com

Jose Ignacio Lopez de Arriortua Iñigo Urkullu lehendakariarekin batera. Argazkia: Irekia

EITBk jakin duenez, Jose Ignacio Lopez de Arriortua, Superlopez ezizenarekin ezaguna zen enpresa-gizona eta ingeniaria, hil da, asteazken honetan, 85 urte zituela.

1941ean jaio zen Zornotzan, eta 1980an General Motorsek kontratatu zuen. Ingeniari bizkaitarrak konpainia hori biziberritzen lagundu zuen, eta 1993an Volkswagenek fitxatu zuen, eta presidenteorde izendatu zuten.

Estatu Batuetan eta Alemanian arrakasta handia izan zuen enpresen saneamenduan, eta horregatik Superlopez izenez zen ezaguna. Hala ere, Arriortuak Volkswagenen zuen zuzendaritza-kargua utzi eta Euskal Herrira itzuli zen 1996. urtearen amaieran, General Motorseko ugazaba ohiek eta Opel filial alemaniarrak iruzurra eta espioitza industriala egitea leporatu ostean.

Azkenik, 1998an, multinazional estatubatuarrak erretiratu egin zituen Alemaniako auzitegietan Lopez de Arriortuaren aurka aurkeztutako kargu guztiak.

Bere ametsetako bat bere jaioterrian, Zornotzan, auto-fabrika bat irekitzea zen, baina ezin izan zuen bete. Izan ere, 1998ko urtarrilean, zirkulazio-istripu larri bat izan zuen Burgoseko probintziatik zihoala, kamioi batekin talka eginda. Istripuak traumatismo kraneoentzefalikoa eragin zion barne-hemorragiarekin, eta hilabeteak eman zituen ospitalean. Ondorio larriak eragin zizkion, eta erretiratu egin zen.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X