Gabonak
2025/04/16 - 17:55
Izorratu al ditu Trumpek Gabonak AEBn? Gerra komertzialaren ezusteko ondorioa
Muga-zergen gerra dela eta, litekeena da AEBko dendak Gabonetako apaingarririk gabe geratzea. Izan ere, Txina produktu horien ekoizle handiena da (are gehiago, ia bakarra da munduan).
2025/01/06 - 21:48
Azpeitiko Baltasar erregearen mezua birala egin da
Baltasar erregeak haur azpeitiarrei etxean laguntzeko eta eskolan jarrera arrazistarik ez onartzeko eskatu zien. Bideoak arrakasta handia izan du sare sozialetan azken orduotan.
2025/01/06 - 20:23
Iruñeko Elizalde gozotegiak 1870eko errege-opil baten errezeta berreskuratu du
Duela urte batzuk, Jorge Elizaldek, Elizalde gozotegiaren jabeak, Casa Salinas frankizia erosi zuen, errezeta-liburu osoa barne. Aurten, 1870eko errezeta bat erabiliz errege-opil bat egin dute. Opilak arrakasta handia izan du eta 1.000 inguru saldu dituzte.
2025/01/05 - 21:10
Kolorez, magiaz eta ilusioz bete dituzte euskal hiriburuetako kaleak Errege Magoek
Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan desfileak izan dira gaur arratsaldean, eta etxeko txikienentzat gozamena izan da Meltxor, Gaspar eta Baltasar hain gertutik ikustea.
2025/01/01 - 22:14
Iruñeak 2025eko sanferminetarako atzerako kontaketa hasi du Eskalerikaren lehen mailarekin
Eskalerikaren lehen maila Leire Ruiz Ganuza eta Txori Garcia Uriz aktoreen pregoiarekin igo dute, Udaletxe plazan. Ondoren, kalejira egin dute Antoniutti parkeraino, eta su piromusikalen erakustaldia izan da bertan.
2025/01/01 - 15:36
Donostiako Kontxa hondartzan bainua hartzea, urtea hasteko modurik egokiena askorentzat
Badira egunero itsasoan bainua hartzen dutenak eta baita urte hasierako ohitura gisa hartu dutenak ere. Ura fresko xamarra egon arren, asko izan dira aurten ere uretara sartzen ausartu direnak.
2024/12/31 - 15:41
Etxeko txikienak izan dira urtea agurtzen lehenak Leioan eta Berangon
Leioako eta Berangoko umeak izan dira Bizkaiko bi herrietan ospatu diren Kanpaikada Txikien protagonistak.
2024/12/31 - 12:07
Kolore gehiago eta zarata gutxiago; Urtezahar gaueko piroteknia familia osora egokitu da, maskotak barne
Suziriak, petardoak, bengalak... ezinbestekoak dira etxe askotan urte berriari ongietorria egiteko. Hala ere, piroteknia aldatu egin da eta jada ez da hain zaratasua eta gero koloretsuagoa da.
2024/12/31 - 09:10
Pradalesek urte amaierako bere lehen mezua emango du, Agirre lehendakariari “keinu” eginez
¡Lehendakariak Jose Antonio Agirreren idazmahaiaren aurrean emango du hitzaldia. "Erbestetik bere herrira urtez urte zuzentzen jarraitu zuen", goraipatu du Imanol Pradalesek sare sozialetan.
2024/12/30 - 16:37
Andoni Aizpuru: ''2025. urtea giro eguzkitsuarekin hasiko dugu''
2024ko azken orduetan eta 2025eko lehenengoetan eguraldi antiziklonikoa izango da nagusi. Andoni Aizpururen arabera, Euskal Herri hegoldean behe-lainoa agertu liteke urtarrilaren 1eko lehen orduetan.
2024/12/30 - 15:08
Nola prestatzen zarete 2025 urteari harrera egiteko? Zer asmo duzue Urtezahar gauerako?
Afariak etxean familiarekin eta lagunekin, kotilioiak, landetxeren batean... Badirudi afari aurreko poteoa tradizio sakratu bilakatu dela. Kalera irten gara jendea entzuteko.
2024/12/29 - 11:16
Piroteknia Urtezahar gauean: debekua Donostian eta Iruñean, eta arduraz jokatzeko eskaera Bilbon eta Gasteizen
Gipuzkoako eta Nafarroako hiriburuetan debekatuta dago kalean erabiltzea, Gasteizen urteko lehenengo ordu laurdenean baimenduta dago, eta Bilbon arduraz erabiltzeko eskatu dute.
2024/12/26 - 22:07
Gasteizko Jaiotza Monumentaleko bi irudiri eraso egin diete Florida parkean
Mutil baten eskulturari besoa kendu diote; besteak, kalte handiak izan ditu buruan. Figurarik zaharrenetakoak dira, 60ko hamarkadan egindakoak, eta, hortaz, adierazi dute oso zaila izango dela lehengo itxura ematea.
2024/12/26 - 14:49
Gasteizko Gabonetako Haur Parkeak ateak ireki ditu Europa Jauregian
9 gune ditu, eta urtarrilaren 5era arte egongo da zabalik. 14 urtetik beherakoei zuzendutako atrakzioak eta jarduerak ditu. Egunero bi saio izango dira: 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era.
2024/12/26 - 08:45
Albiste izango dira: Atzerritarrentzako lan baimenak, Indonesiako tsunamitik 20 urte eta Gabonetako parkeak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/12/25 - 17:05
Gabonetako Kontxapuzoi solidarioa bertan behara utzi dute marmokengatik
Antolakuntzak Kontxako uretan egin ohi den bainuaren ordez lasterketa bat egitea erabaki du. Hala ere, ausart batzuk uretara sartu dira marmokei eta hotzari aurre eginez.
2024/12/25 - 13:41
Olentzerok Euskal Herriko etxeak alaitasunez eta opariz bete ditu
Olentzeroren magia presente egon da euskal etxeetan abenduaren 25ean, eta sorpresa, opari eta ilusioz beteriko goiza ekarri du txiki eta helduentzat.
2024/12/25 - 13:39
Sirian, gutxiengo kristauak, islamisten oniritziarekin, Gabonak ospatzen ari dira
Izan ere, behin-behineko gobernuak gaur eta bihar jaiegunak izatea agindu du eta hori fede oneko keinutzat hartu dute askok. Hala ere, ziurgabetasunak nagusi izaten jarraitzen du herrialdean. Errespetuzko hitzak entzuten badira ere, kristauak eskubide galeraren beldur dira.
2024/12/25 - 09:28
Ostarte zabalak eta haize gutxiago izango ditugu Eguberri egun honetan
Hodeiak apurka-apurka desagertzen joango dira, hegoaldean ostarte zabalagoak irekiko dira, eta euria egiteko probabilitatea desagertu egingo da.
2024/12/24 - 20:38
Haurrek eta nagusiek harrera beroa egin diote Olentzerori Iruñean
Desfileak Iruñeko erdiguneko kaleak zeharkatu ditu eta espaloiak jendez beteta egon dira. Txistulariek, gaita-jotzaileek, trikitilariek eta dantzariek parte hartu dute desfilean, baita Zubietako ioaldunek eta 200 animalia baino gehiagok ere.