Albiste izango dira: Ayesaren erosketa gauzatzeko azken orduak, lehendakariaren urte amaierako mezua eta urtezahar eguna
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Ayesa. Artxiboko argazkia: Europa Press
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko abenduaren 31n, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Ayesa: Gauerdian amaitzen da Ayesa IT enpresaren salerosketa gauzatzeko epea, eta, beraz, datozen orduetan lortu daiteke akordioa. Eusko Jaurlaritzak, BBK Fundazioak eta Kutxabanken Indar funtsak osatutako euskal partzuergoa ari da erosketa negoziatzen. Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak ziurtatu du "negoziaziorako funtsezko orduak" direla, eta akordioa gaur ixtea espero duela, ezarritako epea amaitu baino lehen. Sailburuak baieztatu du Vital Fundazioa proiektuan ondorengo fasean sartzea aztertzen ari dela.
- Lehendakariaren urte amaierako mezua: Imanol Pradales lehendakariak urte amaierako mezua eskainiko du Donostiako Miramar jauregitik. Lehendakariaren mezua zuzenean jarraitu ahal izango da Orain-en, Euskadi Irratian, Radio Euskadin eta Radio Vitorian (14:00etan), ETB1en (14:35ean) eta ETB2n (15:35ean).
- Urtezahar eguna: Gabon zahar gaueko ospakizunei begira Segurtasun Sailak eta hainbat udalek araudia errespetatu eta zentzuz jokatzeko eskatu dute. Donostian eta Iruñean debekatuta dago petardoak eta bengalak kalean erabiltzea, Gasteizen soilik urteko lehen ordu laurdenean dago baimenduta, eta Bilbon arduraz erabiltzeko eskatu dute. ETBk Gasteizko Plaza Berritik emango dio hasiera urte berriari. Aurten, Ilaski Serranok eta Xabier Usabiagak aurkeztuko dituzte kanpaiak ETB1en, eta Africa Baetak eta Sara Gandarak, berriz, ETB2n.
Zure interesekoa izan daiteke
Anthropic Burtsara aterako da gaur eta historiako burtsaratze handiena izango da: 85.670 milioi eurotik gora
LABek bertan behera utzi ditu Nafarroako ikuskizunen sektoreko bi greba egunak, negoziazioari berriro ekin ondoren
Gabonetako erosketen ondorioz, abenduan ohi baino % 23 gehiago gastatuko dute familiek
Itoiztik Erriberara: 354 milioi euro Nafarroako ubidearen proiekturako
Espainiako Gobernuak soldaten sekretuarekin amaitu du
Eusko Jaurlaritzak aurrekontuen negoziazioa amaitutzat eman du, oposizioarekin akordiorik lortu gabe
Aurtengo iraila azken hamar urteetako onena izan da esportazioei dagokienez, Jaurlaritzaren arabera
Adifen arabera, grebak % 6,04ko eragina izan du Euskadin goizeko txandan, eta % 15,56koa gauekoan