Bizkaiko suhiltzaileek piroteknia gaizki erabiltzeak dakartzan istripuez ohartarazi dute eta horiek erabiltzeko jarraibideak eman dituzte
Suhiltzaileek azaldu dutenez, piroteknia produktuek berezko arriskua dute, bai erabiltzen dituzten substantziengatik, bai erabiltzeko moduagatik", eta gogorarazi dute urtero hainbat esku-hartze egiten dituztela horien erabilera desegokiagatik, bereziki urtezahar eta urteberri egunetan.
Bizkaiko Foru Aldundiko su itzaltze eta salbamendu zerbitzuak ohartarazi du lehergailu piroteknikoak —petardoak, bengalak eta su artifizialak— gaizki erabiltzeak istripu arriskua dakarrela. Horregatik, datozen jaiegunetan gorabeherarik ez izateko hainbat gomendio eman ditu.
Suhiltzaileek azaldu dute piroteknia produktu horiek berezko arriskua dutela, bai erabiltzen dituzten substantziengatik, bai erabiltzeko moduagatik, eta gogorarazi du urtero hainbat esku-hartze egiten dituztela horien erabilera desegokiagatik, bereziki urtezahar eta urteberri egunetan.
Hala, jarraibideak arretaz irakurtzea eta adinak errespetatzea gomendatu dute.
"Garrantzitsua da gogoratzea inoiz ez dela poltsikoetan petardorik eraman behar, beroak edo marruskadurak metxa bat ustekabean piztea eragin baitezakete, eta horrek lesio larriak eragin baititzake ", azaldu dute. Gainera, ez da petardorik bota behar pertsonak edo animaliak hurbil dauden lekuetan, kalteak eragin baititzakete, batez ere begi eta belarrietan.
Bestalde, botiletan, potoetan, hormako zuloetan edo suetan petardorik ez sartzea eskatu dute, "lehertzean jaurtigai arriskutsu bihur daitezkeelako". Artifizio pirotekniko bat pizteko, metxaren muturretik egin behar da, eta lehertzen ez bada, galdutzat jo behar da. Ez bada lehertzen, 15 minutu itxaron behar da manipulatu aurretik, eta, ahal dela, urarekin busti.
Halaber, erantsi dute ez dela leku arriskutsuetan petardorik bota behar; hala nola, toki itxietan, baso eremuetan, aglomerazioetan edo errez su hartzen duten materialetatik gertu. Edozein sute detektatzen bada, berehala 112 telefonora deitzea gomendatu dute.
Gainera, komeni da leiho alboan arropa eskegita ez edukitzea eta, plastikozko estalkia duten esekilekuak tolestuta edukitzea. Bukatzeko, ateak eta leihoak ixteko eskatzen da, pertsona guztien segurtasuna bermatze aldera.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi emakume bizkaitar hil ziren Madrilgo jatetxeko suteagatik ikertutakoak auzipetu dituzte, hilketa egotzita
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda