Zer egin behar dugu eta zer ez Gabon zaharreko afarian norbait mahatsekin trabatzen bada?
Gurutze gorriak gogorarazi du nola jokatu behar den Gabonetako otorduetako larrialdi kasuen aurrean, bideo baten bitartez.
Gabonetako bazkariek familiak eta lagunak biltzen dituzte mahaiaren inguruan, baina suertatu daitezkeen larrialdi kasuak ere areagotzen dira. Hori dela eta, honako hau gogorarazi du Euskadiko Gurutze Gorriak: atzamarrak ahoan sartzea edo bizkarrean kolpeak emateak eztarria gehiago trabatzea eragin dezake.
Gomendioak partekatzeko, erakundeak doako prestakuntza-bideo bat argitaratu du YouTubeko bere kanalean. Horretan, Gurutze Gorriak azaltzen du larrialdi kasuen aurrean zer eta nola jokatu behar dugun, beharrezkoa izanez gero.
Gurutze Gorriak azaldu duenez, elikagai, likido edo objektu batek arnasbideak blokeatzen dituenean gertatzen da eztarri-trabatzea, arnasketa zailduz edo eragotziz. Kasu horietan, azkar eta modu egokian jarduteak ondorio larriak saihets ditzake.
Gomendioak
- Pertsonak eztul egin badezake (buxadura partziala):
- Bizkarrean kolperik ez eman
- Ez sartu atzamarrak ahoan
- Eztul egiten jarraitzera eta eztularen bilakaera zaintzera animatu
- Eztulik egiten ez badu, hitz egin edo arnasa hartu (erabateko buxadura):
- Berehala jardun beharra dago
- Eman bost zaplada irmo bizkarrean, sorbaldako hezurren artean
- Egin bost konpresio sabelean (Heimlich teknika)
- Bi teknikak txandakatu objektua kanporatu edo laguntza iritsi arte
- Pertsonak konortea galtzen badu:
- Kontuz handi etzaten lagundu
- Bihotz-biriketako bizkortzea (BBB) maniobra hasI eta premiazko laguntza eskatu
Horrekin batera, Gurutze Gorriak azpimarratu du egoera okertu dezakeela atzamarrak ahoan sartzea edo norbaitek eztul egiten duenean bizkarra jotzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.
Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.
Enpresen iruzurrerako sare bat desegin dute Bilbon eta Castron
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu talde kriminaleko kide izatea, iruzur egitea, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta egoera zibila usurpatzea egotzita.
Izarrako igerilekua gaur itxi dute, ur eskasia dela eta
Urkabustaizko Udalak (Araba) udal igerilekuen denboraldia ohi baino lehenago ixtea erabaki du, ur kontsumo handia eta akuiferoen agortzea tarteko.
1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara
Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.
Behi bat erreskatatu dute sasi artean, Faltzesko bosgarren entzierroan lubetatik erori ostean
Behia mugitu ezinik egon da hainbat minutuz, sasiz eta sastrakaz estalitako eremu batean harrapatuta. Azkenean, animalia bere kabuz irteten saiatu da, baina ez du askatzea lortu. Egoera horren aurrean, erreskate bat jarri da martxan, auzolanean sokak jarrita, zezena harrapatuta geratu den eremutik ateratzeko.
Rigloseko sutea egonkortu dute 14.500 hektarea kiskali ostean
Goizean Centenero, Ena eta Botayan herrietako bizilagunak beren etxeetara itzuli dira, atzo beste 13 herritako 583 bizilagunek egin bezala.