San Silvestre lasterketak: urtea korrika eta festa giroan amaitzeko aukera ezin hobea
Hego Euskal Herriko hiriburuei dagokienez, San Silvestre lasterketa 12:30ean hasiko da Gasteizen, 16:30ean Bilbon eta 16:45ean Iruñean.
Urteko azken eguna izaki, ohi bezala, San Silvestre lasterketak egingo dira Euskal Herriko hamaika hiri eta herritan.
Guztira, 150 lasterketa baino gehiago izango dira: Araban 8 , Bizkaian 31, Gipuzkoan 45 eta Nafarroan 66.
Espaniar estatuko zaharrena Galdakaokoa da, 1961ean jokatu zen lehena.
Ospetsuenen artean Beasaingoa nabarmentzen da. 50. edizioa du aurten eta 400 pertsonak izena eman dute bertan parte hartzeko.
Normalean 5 kilometro inguruko ibilbidea izaten dute San Silvestre lasterketek, nahiz eta zenbait tokitan luzeagoak ere badiren.
San Silvestre lasterketak
Getxo: 10:30ean Bizkaia zubitik
Gasteiz: 12:30ean Mendizabalako aparkalekutik
Eibar: 13:00etan Coliseo antzokitik
Donostia: 14:00etan Easotik
Santurtzi: 16:00etan
Bilbo: 16:30ean Errekalde plazatik
Iruñea: 16:45ean Navas de Tolosa kaletik
Tutera: 17:00etan Foruen plazatik
Barakaldo: 17:00etan
Laudio: 17:15ean Ugarte plazatik