URTEZAHAR EGUNA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pirotekniaren erabilerari buruzko araudia: debekatuta Donostian eta Iruñean, 15 minutuko baimena Gasteizen eta arduraz jokatzeko deia Bilbon

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta udalek pirotekniari buruzko araudia errespetatzeko eta suziriak eta petardoak erabiltzean kontu handiz ibiltzeko eskatzen die herritarrei. 

pirotécnia valenciana-efe
Piroteknia valentziarra. Artxiboko argazkia: EFE

Ohiturari jarraituz, urte berria material piroteknikoa (bengalak, petardoak eta antzekoak) jaurtiz hasiko dute Euskal Herriko hainbat eta hainbat txokotan. 

Urtezahar eta Gabon zaharreko ospakizunen harira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta udalek pirotekniari buruzko araudia errespetatzeko eta suziriak eta petardoak erabiltzean kontu handiz ibiltzeko eskatzen die herritarrei. 

Material piroteknikoaren erabilerari buruzko araudia ezberdina da, ordea, Hego Euskal Herriko hiriburuetan. 

Donostian debekatuta dago elementu piroteknikoak (bengalak, petardoak eta antzekoak) piroteknia bide publikoan jaurtitzea. Halaber, Urtezahar gauari begira, material piroteknikoa arduraz eta zuhurtziaz erabiltzea eskatzen die hiritarrei. 

Iruñean, Jokabide Zibikoak Sustatzeari eta Espazio Publikoak Babesteari buruzko Udal Ordenantzaren 20. artikuluak berariaz debekatzen du "udalaren baimenik gabe zarata edo suteak eragin ditzaketen petardo, suziri, bengala eta era guztietako gai piroteknikoak jaurtitzea".

Gasteizen, aurreko urteetan bezala, Udalak 15 minutuko tarte bat proposatu du material piroteknikoa jaurtitzeko, urtarrilaren 1eko 00:00etatik 00:15era. Epe hori igarotakoan, Udaltzaingoak esku hartu ahal izango du.

Halaber, suziriak, petardoak eta antzekoak botatzerakoan arduraz jokatzeko deia egin die bizilagunei. 

Bilbon ez dago gaiari buruzko araudi zehatzik. Dena den, Udalak material piroteknikorik ez manipulatzea gomendatzen du, eta suziriak eta petardoak erabiltzean kontu handiz ibiltzeko eskatzen die herritarrei. 

Beste urte batez, Udalak nabarmendu du material horiek arrisku larriak sor ditzakeela norberaren eta beste pertsona batzuen segurtasunean, baita ondasun eta ondare publiko zein pribatuetan ere. 

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X