Urte berria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ertzaintza diskoteka handiak ikuskatzen ari da, Urtezahar gauari begira

700 lagunetik gorako edukiera duten gaueko aisialdirako zortzi lokal dira dira. Txikienak ikuskatzea udalen ardura da. Besteak beste, Segurtasun saila aztertzen ari da edukiera, ebakuazio-bideak eta suteen aurkako babesa betetzen diren.

Ertzaintzak diskoteka bat ikuskatu du.
Jai-irudia Urtezahar gauean.

Ertzaintzak indartu egin ditu urte amaierako jaiak hartuko dituzten diskoteken eta gaueko aisialdirako aretoen ikuskapenak. Astelehenean hasi zen lokalak ikuskatzen. Helburua da segurtasuna bermatzea eta ikuskizun publikoen arloan indarrean dagoen araudia betetzen dela ziurtatzea ere, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

700 pertsonatik gorako edukiera duten aretoetan ikuskapena Ertzaintzaren ardura da. Zortzi dira EAE osoan: lau Bizkaian eta bina Araban eta Gipuzkoan. Areto txikienak berrikustea udalei dagokie.

Kanpaina honetan, Urtezahar gauari begira, lokalaren segurtasun-baldintzak egiaztatzen ari dira, baita jarduera eta duten lizentzia bat datozen ere. Ebakuazio-bideak, horien seinaleztapen egokia, suteen aurkako babes-sistemen egoera eta eskatzen den osasun-hornidura ere ikuskatzen ari dira.

Halaber, lokalaren ohiko konfigurazioa gaur horretarako bereziki aldatzen duten, piroteknia erabiltzen den, jantzitegia nola kudeatuko duten eta jarduera alda dezaketen beste alderdi batzuk ere kontrolatzen ari dira.

Gainera, Urtezahar gauean, Ertzaintza lokal horietara joango da, edukiera, adingabeen sarbidea, ordutegia eta itxiera ordua kontrolpean mantentzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X