Eguzkitsu bezain hotz amaituko dugu urtea, baita hasi ere
2025aren amaiera eta 2026aren hasiera hotzak eta izotzak markatuko ditu, batez ere barnealdean. Tenperatura maximoak ez dira 10 gradutik gorakoak izango.
Urtea berdintsu amaitu eta hasiko da, eguraldiari dagokionez. Hala iragarri du behintzat Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak. Eguzkia eta hotza izango ditugu nagusi 2025eko azken egunetan, eta ildo beretik abiatuko da 2026a.
Asteazken honetan, 2025eko azken egunean, zerua estalita egongo da, baina orduak aurrera joan ahala ostarteak irekiko dira, batez ere arratsalde-gauari begira. Beherakada termikoa izango da nabarmenena: tenperatura maximoak 7-9 ºC-tik behera geratuko dira, eta minimoak, berriz, 3-7 ºC artean. Egunaren amaieran, izotza egin lezake barnealdean, batez ere Araban.
Ostegunean, 2026ko lehen egunean, goizeko behe-lainoak eta tarteka hodeiak agertuko dira, eta tarteka eguzkia nagusituko da. Tenperaturan ez da aldaketa handirik izango, egun osoan giro hotza izango dugu eta barnealdean izotza egiteko arriskua izango dugu, batez ere Araban.
Joeraren arabera, ostiraletik aurrera tenperaturek gora egitea espero da, eta horrek leundu egingo luke urte berriari hasiera emango dion neguko giroa.
Zure interesekoa izan daiteke
Euri kontuak oraindik, baina arratsaldean eta asteburuan atertzera egingo du
Gaur zaparrada gogorrak bota ditzake isurialde atlantikoan, bereziki Bizkaian, Gipuzkoan eta Ipar Euskal Herrian, eta abisu horia ezarriko dute. Larunbatean eta igandean, baliteke zaparrada trumoitsuak izatea.
Iritsi da euria Euskal Herrira
Mendebaldean eta kostaldean hasi dira lehen zaparradak goizean eta orduek aurrera egin ahala, Euskal Herri osora zabalduko da euria, tarteka trumoi-ekaitzek eta txingorrak lagunduta. Abisu horipean izango dira EAE, Ipar Euskal Herria eta Erribera.
Beroaren ostean, tenperaturak behera nabarmen asteburu osoan zehar
Ebro ibaiaren ardatza abisu horipean dago tenperatura altuengatik, eta ostegunean, berriz, eguraldi-aldaketa etorriko da: euria izango dugu protagonista eta tenperaturak behera egingo du.
Hodeiak eta euri pixka bat, aldaketaren aurretik
Asteazken lainotsuago baten ostean, euria eta tenperaturen jaitsiera izango dira protagonista ostegunetik aurrera.
Euria dator aste honen bigarren erdirako
"Eguraldia" tarteko aurkezle Xabier Casadok azaldu digunez, modeloek euria eta tenperatura jaitsiera iragartzen dituzte abuztuaren 20tik aurrera. Uda bero eta lehor honen ondoren, askok gustura hartuko duten albistea da hori. Hala ere, oraindik ezin da zehaztu non egingo duen euria eta zenbat botako duen.
Hodeiak kostaldean eta eguzkia barnealdean, astea hasteko
Asteartea eta asteazkena eguzkitsuak izango dira lurralde osoan, ostegunean tenperaturek behera egingo dute eta ostiralerako euria espero da.
Abisuak Hego Euskal Herrian larunbat honetan euriteak eta ekaitzak direla eta
Araban 17:00etatik gauerdira izango da abisu horia, eta Gipuzkoan, berriz, igandeko 00:00etatik 09:00etara. Nafarroan, alerta laranja izango da Erriberan eta abisu horia erdialdean, arratsaldean.
Abisu horia Euskadin eta Nafarroan, beroa eta ekaitzak direla eta
Euskadin, abisu horia izango da indarrean eguerditik aurrera tenperatura oso altuengatik; Nafarroan, berriz, beroagatik, euriagatik eta ekaitzengatik. Ipar Euskal Herrian, Meteo-Francek ekaitz elektrikoak izateko arriskuaz ohartarazi du.
Abisu horia ezarri dute ostegunera arte tenperatura altu eta oso altuengatik
Hurrengo hiru egunetan, maximoak 37º-koak izango dira Arabako hegoaldean, 35º-koak Kantauri barnealdean eta 31º-koak kostaldean.
Zer eguraldi izango dugu gaur?
Oro har, zeru oskarbiak espero ditugu gaurko; kostaldean behe-hodei batzuk espero dira, baina litekeena da eklipsearen ondoren sortzea, gauean zehar.