Hantabirusak kutsatutako gurutzaontziko hiru gaixoak Herbehereetara ebakuatuko dituzte
Espainiako Osasun Ministerioak adierazi duenez, pertsona horiek ebakuatu ondoren, "ez litzateke egongo arrazoi klinikorik" Kanaria Uharteetan gelditzeko, Cabo Verde eta Kanarien arteko bidean "kasu sintomatikorik agertu ezean".
Hantabirus agerraldi batek jotako gurutzaontzia hiru pertsona Herbehereetara ebakuatzeko prestakizunetan ari da, premiazko arreta medikoa behar baitute. Operazioa kaltetutako agintariekin koordinatuta egiten ari da, enpresak eta Herbehereetako Kanpo Arazoetarako Ministerioak ohar baten bidez jakinarazi dutenez.
"Kutsatutako hiru pertsonak, tartean Herbehereetako herritar bat, Herbehereetara eramaten ari dira, eta bertan beharrezko tratamendu medikoa jasoko dute", jakinarazi du Ministerioak. Gainera, gurutzaontzia kudeatzen duen enpresari ebakuatzen lagunduko diotela nabarmendu du.
Gaixoen ebakuazioa Cabo Verdeko agintariekin koordinatuta egiten ari da (ontzia uharte horien kostaldearen parean dago), baita Herbehereetako Osasun Publikoko Institutu Nazionalarekin eta bidaiarien jatorrizko herrialdeetako osasun-erakundeekin ere.
NOS Herbehereetako irrati-telebista publikoaren arabera, hiru gaixoak "larri baina egonkor" daude.
Gurutzaontzia kudeatzen duen konpainiak jakitera eman duenez, orain arte ez da kasu sintomatiko gehiagorik identifikatu ontzian, aurrekoez gain. Itsasontziak Cabo Verdeko uretan jarraitzen du, agintariekin hurrengo urratsak adosteko hizketan, "balizko lehorreratze bat" eta jarraitu beharreko ibilbidea barne.
Ildo horretan, Espainiako Osasun Ministerioak berretsi du kasu sintomatikoak eta arrisku handiko kontaktuak Cabo Verden dauden bitartean ebakuatzen badira, ez dela beharrezkoa izango Kanaria Uharteetan geldialdia egitea, bidaian zehar kasu berriren bat agertu ezean.
14 espainiar itsasontzian
Gurutzaontzia Argentinako Ushuaiako portutik atera zen eta Cabo Verderantz zihoan. Guztira 147 pertsona doaz ontzian (88 bidaiari eta 59 tripulatzaile). Horietatik 14 espainiarrak dira (13 bidaiari eta tripulatzaile bat): bat galiziarra da, eta beste bost Katalunian bizi dira.
Galiziako bizilagunaren kasuan, Galiziako Osasun kontseilaritzak ziurtatu du ez duela sintomarik.
Zure interesekoa izan daiteke
69 urteko motozale bat hil da Gaubean, auto baten aurka talka eginda
Istripuaren ondoren, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute zauri larriekin, eta han hil da ordu batzuk geroago.
Martxoak 3ko sarraskia gogoan, Zeledonek hasiera eman die Ama Zuriaren jaiei
Baskoniako ordezkariek suziria piztu eta Zeledon jaitsita, festa lehertu da Gasteizen, Andra Maria Zuriaren plaza gainezka zegoela.
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.