Delituak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ertzaintzak 65 urtetik gorakoen 11.976 biktimizazio erregistratu zituen 2025ean

Biktimizazio mota horretako kasuen erdiak baino gehiago 50.000 biztanletik gorako udalerrietan gertatu ziren.

2025ean 65 urte edo gehiagokoen artean 11.976 biktimizazio erregistratu zituen iaz, 2025ean, Ertzaintzak. Erdiak baino gehiago, 6.312 kasu, Bizkaian erregistratu ziren; 3.676, Gipuzkoan; eta 1.988, Araban. Biktimizazio mota horretako kasuen erdiak baino gehiago udalerri handietan, 50.000 biztanletik gorakoetan, jazo ziren.

Biktimizazio gehien ondarearen eta ordena sozioekonomikoaren aurkako delituengatik izan ziren: 10.505, guztira. Delitu ohikoenak ebasketak (3.335) eta iruzurrak (3.641) izan ziren. Gainera, Ertzaintzak 236 kasu zenbatu zituen lesioengatik; 221, familia-eremuko tratu txarrengatik; eta 216, mehatxuengatik.

2026ko lehen hilabeteei dagokienez, urtarrilean eta otsailean, Ertzaintzak adin-tarte horretan 1.920 biktimizazio erregistratu ditu. Ondarearen eta ordena sozioekonomikoaren aurkako delituak dira ohikoenak 65 urtetik gorakoen biktimizazioetan; guztira, 668 delitu zenbatu dituzte, batez ere ebasketak (530) eta iruzurrak (627).

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X