TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi ibilgailuk istripua izan dute Erandion, eta auto-ilarak daude BI-30 errepidean, Txorierriko igarobidean,

Ezbeharra 12. kilometroaren parean gertatu da, eta zirkulazioa murriztu behar izan dute Galdakaorako noranzkoan.

Auto-ilarak, Txorierrin. Argazkia: @TrafikoEJGV

Bi autok istripua izan dute goizean BI-30 errepidean, Txorierriko igarobidean, eta auto ilarak sortu dira Erandio parean. Istripua 12. kilometroan gertatu da, Galdakaorako noranzkoan.

Talkaren ondorioz, erreietako bat itxi dute, eta horrek moteldu egin du inguruko inguruko trafikoan. Auto-ilarak sortu dira bertan.

Larrialdi zerbitzuak ezbeharra kudeatzen ari dira, eta tarte horretan dabiltzan gidariei arreta handiz jokatzeko eskatu diete. Informazioa zein laguntza behar izanez gero, 011 telefono zenbakira deitzea gomendatu dute.

Istripua 07:30 aldera gertatu da, eta zirkulazio arazo handiak eragin ditu. Hala ere, 08:00etarako errepidea berriz zabalik zegoen, eta egoera bideratzen hasia zen. Ez da inor zauritu istripuan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X