Albiste izango dira: Pradales lehendakariaren eta Leon XIV.a aita santuaren arteko bilera, Trumpen bidaia Txinara eta "Enarak" dokumentalaren estreinaldia ETB1en eta ETBONen
Leon XIV.a aita santua, Vatikanoan. Artxiboko argazkia: EFE
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko maiatzaren 13an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Pradales lehendakariaren eta aita santuaren arteko bilera: Leon XIV.a aita santuak Imanol Pradales lehendakaria hartuko du gaur Vatikanoan. Lehendakariak 10:00etan izango du hitzordua aita santuarekin, audientzia orokorraren baitan. Aita santuarekin bildu ondoren, Pradales lehendakaria Pietro Parolin kardinalarekin (Vatikanoaren kanpo harremanetarako arduraduna) elkartuko da, 12:30ean.
- Trumpen bidaia Txinara: Donald Trump AEBko presidenteak Txinara bidaia ofiziala egingo du gaurtik ostiralera bitartean, Xi Jinping presidenteak gonbidatuta.
- Enarak dokumentalaren estreinaldia, ETB1en eta ETBONen: Euskal musika modernoaren aitzindari izan zen Enarak taldearen historia biltzen duen Enarak dokumentala estreinatuko du ETB1ek, 22:15ean. Ondoren, ETB ON plataforman ikusgai egongo da.