Boltek VTC zerbitzua eskainiko du Bilbon
Bizkaiko hiriburuan zerbitzua emango duten ibilgailuetako batzuk % 100 elektrikoak izango dira.
Hainbat ibilgailu.
Bolt mugikortasun plataformak gidaridun ibilgailuen aloikairu zerbitzua (VTC) hasiko du astelehen honetan Bilbon. Zerbitzua ematen hasiko den unetik bertatik % 100 elektrikoak diren hainbat auto eskainiko ditu.
Enpresak ohar bat argitaratu du, eta bertan azaltzen du kategoria elektrikoa "hazkunde handiena" izan duen aukeretako bat bihurtu dela Boltek lan egiten duen hirietan. Horren aldeko apustua eginda, konpainiak adierazi du "emisioak murrizten" lagundu nahi duela, eta "erabiltzaile guztientzat irisgarriagoa den hiri-mugikortasun eredu baterantz" aurrera egin nahi duela.
Boltek adierazi duenez, beste hiri batzuetako ereduari jarraituz, Bizkaiko enpresa txiki eta ertainekin eta langile autonomoekin lan egingo du. Ereduak aukera ekonomiko berriak sortuko omen ditu, inguruko enpresa eta profesionalen mesedetan.
Konpainiak gaineratu du tokiko enpresa-sarea indartu nahi duela, berrikuntzan eta digitalizazioan oinarritutako lankidetzaren bidez.
Bilbok 351.000 biztanle ditu, eta 850.000 baino gehiago metropoli-barrutian eta, Bolten arabera, "negozioetarako eta berrikuntzarako nazioarteko erreferente" gisa finkatu da. Enpresak dio, gainera, "etorkizunerako ikuspegi argia" duela, eta "eraldaketa horrekin batera, mugikortasun irisgarria, elektrikoa eta digitala eskaini nahi dute, egoiliarren eta bisitarien beharrei erantzuteko".
Horrez gainera, "operadoreen arteko bizikidetza ahalbidetuko duen arau-esparru egonkor bat" eratzeko beharra ere azpimarratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
36 urteko euskal mendizale bat larri zauritu da Asturiasen, eskalatzen ari zela harkaitz bat erorita
Antza denez, harria emakumea zegoen tokitik 300 bat metrora goragotik erori da. Garezurreko traumatismo larria izan du, eta Asturiasko Unibertsitate Ospitale Nagusira (HUCA) eraman dute.
Epailearen aurretik igarotzeko zain jarraitzen du Azpeitiko ustezko hiltzaileak
Ertzaintza haren bila ari zen asteartetik, eta azkenean, larunbat goizaldean, ustezko hiltzaileak bere burua entregatu du Ondarroako ertzain-etxean. Arma bat zeraman soinean, baina oraindik ez dute jakinarazi hilketan erabilitakoa ote den.
Ehunka lagunek harrera egin diote Freedom Flotillako ontziari Euskadin
Asteartera arte (hilak 8), Euskadin egoteko asmoa du. Egun horretan, Vigora abiatuko da, eta, ondoren, Mediterraneoko beste hainbat gunetara jarraituko du. Ontziak Bilbon egingo duen egonaldian, hainbat ekitaldi antolatu dituzte, besteak beste, hitzaldiak, emanaldiak, Palestinako azoka eta flotillako aktibistekin prentsaurrekoa.
25 urteko emakume bat atxilotu dute Eltziegon, bikotekidea harrapatzea leporatuta
Etxeko indarkeriaren esparruan hilketa-saiakera delitua egotzi diote. Gertaera larunbat goizean jazo da, 07:30ak aldera. Atxilotua polizia-etxera eraman dute eta, eginbideak amaitu ondoren, epailearen esku utziko dute.
20 urteko mutil bat hil da Lekeitioko Antzar Egunean, hesi batetik erorita; ospakizuna bertan behera utzi dute
Gaztea portuan zegoen, antzarren proba jarraitzen, eta bi metro inguruko altueratik erori da. Milaka lagun bildu dira gaur Lekeition, eta ekitaldia normaltasunez ari zen garatzen istripua gertatu den arte.
4.000 pertsona inguru bildu dira Donostiako Sagardo Egunean
Gipuzkoako 32 sagardotegitako sagardoak dastatzeko aukera eskaini dute. Trikitilari eta bertsolarien musikaz girotu dute eguna. Une hunkigarrienetako bat Jabier Ansorena eta Marian Matasen omenezko ekitaldia izan da.
Irailaren 5a Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu dute Irunen
Irungo Udalak Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu du irailaren 5a, Udaleko talde politiko guztien babesarekin. Kolpe militarra, gerra eta diktadura sufritu zituzten irundar guztiak oroitu dituzte gaur.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Urdulizen, hiru pertsonari botilak jaurtitzea leporatuta
06:20 aldera jazo da erasoa, metro geltokitik gertu. 200 bat lagun bildu dira inguruetan. Atxilotua aurretik ere atxilotu dute antzeko gertakariengatik.
Behin-behineko espetxealdia ezarri diote Barakaldoko hilketaren susmagarriari
Barakaldoko lehen auzialdiko guardiako epaitegiak hartu du erabakia.
Hiru pertsona atxilotu dituzte Gernikan, 14 urteko neska haurdun bat ezkontzera behartzea egotzita
Hiru atxilotuak (adingabearen gurasoak eta 27 urteko gizon bat) behin-behinean aske utzi ditu epaileak. Hala ere, auzitegira joan beharko dute deitzen dituztenean. Halaber, 17 urteko mutil baten bila ari dira, haurraren ustezko aita, baina ez dute aurkitu.