30 urteko gizon bat hil da Sopuertan, trafiko istripuz
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, istripua 02:10 aldera gertatu da; gidatzen ari zen ibilgailua errepidetik atera da eta horma baten kontra jo du. Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean hil da handik ordu batzuetara.
30 urteko gizon bat hil da igande goizaldean BI-630 errepidean, Sopuertan, zirkulazio-istripuz.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, istripua 02:10 aldera gertatu da. Herbosa auzoaren parean eta Artzentaleserako noranzkoan zihoala, errepidetik atera da ibilgailua eta horma baten kontra jo du.
Larrialdietako langileak bertaratu dira, tartean suhiltzaileak; gidaria autotik erreskatatu behar izan dute.
Zauritutako gaztea Gurutzetako Unibertsitate Ospitalera eraman dute, eta ordu batzuk geroago hil da.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du istripuaren arrazoiak argitzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzak Realeko, Alaveseko eta Celtako 20 zale "erradikal" inguru identifikatu ditu Donostian
Zazpi urteko kartzela-zigorra ezarri diote gizon bati, lo zegoen 14 urteko adingabe bat bortxatzeagatik
ErNEk Tolosako bi udaltzaini egindako eraso bat salatu du, esku-hartze batean larri zauritu zituzten
Greba orokorra Iparraldean, bizitzaren garestitzearen aurka
Zupiria: "Ertzaintzak eta Donostiako Udaltzaingoak hartu dituzte hartu beharreko neurriak gaurko partiduari begira"
Behobia-Donostia lasterketak aldaketak eragingo ditu igandean trafikoan, aparkalekuetan eta garraio publikoan
Etxebizitza eta ekonomia dira EAEko herritarren kezka nagusiak, erabakigarriak iruditzen zaizkien hauteskunde orokorren atarian