Honela egon da trafikoa AP-8 autobidean, Eibar eta Elgoibar artean, Maltzagako istripuaren ondorioz
Errei bana ireki dute noranzko bakoitzean eta auto-ilarak erabat desegin dira. Hala ere, ezkerreko erreia itxita egon da bi noranzkoetan, garbiketa lanak direla eta. Ezbeharra izan duen zisterna-kamioia gauean kendu dute istripuaren lekutik.
AP-8 autobidean Elgoibar inguruan izan den istripuaren ondorioz, trafikoa motela izan da Eibar eta Elgoibar inguruan.
Bilborako bidea itxita izan da, eta arratsaldeko 19:00ak aldera errei bat zabaldu dute. Donostiarako noranzkoan ere errei bat zabaldu dute arratsaldeko lehen orduan; beraz, une honetan zirkulazioa bi noranzkoetan dabil, ohiko legez.
Noranzko bietako ezkerreko erreia itxita egon da garbiketa- eta konponketa-lanak egiten ibili direlako. Istripua izan duen kamioia gauean kendu dute errepidetik eta guztiz ireki dute.
Arratsaldean zehar, auto-pilaketak erabat desegin dira AP-8an.
Egunean zehar, auto-ilarak AP-8aren ardatzean izan dira batik bat, Eibar eta Elgoibar artean. Zirkulazioa oso motela izan da, eta ia kolapsatu ere kolapsatu da Gipuzkoako barnealderako noranzkoan. Maltzaga eta Azitain inguruan sortu dira zirkulazio-arazo handienak.
Alternatiba gisa, trafikoa AP-1era bideratu dute. Bergaran GI-627 errepidera irten eta, Soraluzetik pasata, Elgoibar aldera egin ahal izan dute Donostiaranzko noranzkoa hartu nahi zuten ibilgailuek.
Ondorioz, bigarren mailako errepide-sarean ere ohi baino ibilgailu-dentsitate handiagoa izan da, batik bat, Elgoibar eta Eibarrerako sarbideetan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, orduek aurre egin ahala ibilgailuen joan-etorria murrizten joan da eta bigarren mailako errepideetako egoera lasaitu da arratsaldean.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera