Elgoibar
Kutxa Fundazioak Elgoibarko Geminis enpresa erosi du
Lehendik erosita zuen Itziarko Gurutzpe enpresarekin batzea da operazioaren asmoa, talde indartsu baten bidez nazioartean lehiatu ahal izateko. Guztira 70 milioi euro fakturatzea espero dute.
Albiste izango dira: Samina Elgoibarko istripuan hildako bost foruzainengatik, Esteban eta Anduezaren prentsaurrekoa eta Klasikoen XIX. Irakurketa Jarraitua
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Bost hildako eta zauritu bat AP-8an, Elgoibarren, furgoneta baten eta kamioi baten arteko istripuan
Hildakoak furgonetako bidaiariak ziren, Nafarroako foruzainak denak; Iurretan praktikak egitera zihoazen. Kamioiaren gidaria da zauritutakoa.
Honela egon da trafikoa AP-8 autobidean, Eibar eta Elgoibar artean, Maltzagako istripuaren ondorioz
Errei bana ireki dute noranzko bakoitzean eta auto-ilarak erabat desegin dira. Hala ere, ezkerreko erreia itxita egon da bi noranzkoetan, garbiketa lanak direla eta. Ezbeharra izan duen zisterna-kamioia gauean kendu dute istripuaren lekutik.
Nafarroako Gobernuak adierazpen instituzionala egin du, hildako bost agenteen heriotzagatik samina agertzeko
"Herritarrak babesten eta zaintzen aritu diren zerbitzuko publikoko bost langile galdu ditugu. Gure errespetua eta esker ona, izandako konpromisoagatik eta bokazioagatik", dio testuak.
Asier, Maltzagako istripuaren lekukoa: "Larrialdi zerbitzuak oso azkar mobilizatu dira"
Radio Euskadin azaldu duenez, ez du istripuaren unea ikusi, baina bai berehalako ondorioak. Gertatutakoa azaldu du: kamioi bat galtzada batetik bestera igaro da, eta erdibitzailean geratu da, iraulita; istripuaren ondorioz, furgonetak kalte larriak izan ditu.
Auto-pilaketak AP-8 autobidean, Elgoibarren, kamioi bat matxuratuta dagoelako
Ibilgailu astuna goizeko lehen orduan geratu da bide bazterrean, baina oraindik ere errei bat itxita dago eta auto-ilara luzeak daude.
Danobatek 500 lanpostu sortuko ditu Euskadin, eta 50 milioi inbertituko ditu "robot industrialen belaunaldi berri bat" egiteko
Helburua da Euskadin robot industrial aurreratuen belaunaldi berri bat diseinatzea eta fabrikatzea, eta teknologia estrategiko horren ildoko tokiko balio-kate sendo bat finkatzea.
Elgoibarko Merkatu Plazak ateak itxi ditu
Amaia Mendikuteren fruta-dendak soilik eutsi dio zabalik azken egunera arte. Hunkituta eta eskertuta esan dio agur lantoki izan duen postuari. Orain, osasun-zentro berria eraikiko dute espazio horretan.
Tolosako eta Elgoibarko anbulantziak publifikatzea babestu du ELAk, baina gardentasun falta salatu du
Gaurtik aurrera, Osakidetzak bere gain hartu du anbulantzia medikalizatuen zerbitzua bi udalerrietan. ELA sindikatuak prozesua babestu du, baina salatu du hura gauzatzeko modua. Urte honetan zehar Osakidetzak Donostiako anbulantzia medikalizatuen kudeaketa ere publiko egingo du.
Animaliarik gabeko azoka egin dute Elgoibarren, dermatosi nodularraren ondoriozko debekua berriro ezarri ondoren
Dermatosi nodularrak kezka sortzen jarraitzen du lehen sektorean. Euskal Herrian ez da oraingoz kasurik atzeman, baina Frantzian kasuak ugaritzen ari direla eta, prebentzio modura, ferietan abereak azaltzea debekatu dute berriro. Eta neurri hori betetzen lehen azoka, Elgoibarko Gabon Zaharrekoa izan da.
Morkaiko mendiko gurutzea eraitsi dute
Elgoibarko Udalak Bozeramaileen Batzordea deitu du gaur arratsalderako, gertatutakoa aztertu eta aurrera begirako urratsak erabakitzeko. Agiri batean zehaztu duenez, egun, "elgoibartarrentzat, Morkaikuko gurutzea ez da erregimen frankistaren oroitzapen edo gorespen leku bat", "mendizaletasunarekin identifikatzen" duten herriko "beste ikur bat" baizik.
"Salto-saltoka" murgildu da Elgoibar festa giroan, ikastolen alde
Kilometroak jaian zirkuitua, agertokiak eta gunea izan ditu Makusik. Horrez, gain, haur, gazte nahiz helduentzako ikuskizunak izan dira egun osoan zehar Elgoibarren.
Begoña Pedrosa: "Eskolarik gabe, euskararen indarberritzea ezinezkoa da"
Kilometroak 2025 jaiaren agertoki izan da igandean Elgoibar, "Salto-saltoka" lelopean, Gipuzkoako ikastolen aldeko hitzordua egin baitute bertan. Begoña Pedrosa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua, mintzatu da bertan euskararen garrantzia azpimarratuz.
30 bat pertsona etxetik atera dituzte Elgoibarren, eraikin batean piztutako sute baten ondorioz
Sua 00:30 aldera piztu da, San Bartolome kaleko eraikin batean, eta ez da inor zauritu. Kaltetutako pertsona gehienak goizean itzuli dira etxera.
Elgoibarko alkatea: "Ezbeharraren unean 10 bat pertsona zeuden kiroldegian, horietako lau igerilekuetan, eta azkenean hiru artatu behar izan dituzte: langile bat eta bi erabiltzaile"
Hiru pertsona arnasteko arazo arinekin eraman dituzte gaur Mendaroko ospitalera, Elgoibarko (Gipuzkoa) Olaizaga kiroldegian gas toxikoa arnastu ondoren. Istripu kimikoa gertatu da instalazioen barruan. 14:30 aldera ezbehar baten ondorioz azido klorhidrikoa eta sodio hipokloritoa nahastu dira igerilekuetan.
Hiru pertsona ospitaleratu behar izan dituzte Elgoibarko Olaizaga kiroldegian gas toxikoa arnastu ondoren
14:30 aldera, istripu baten ondorioz, azido klorhidrikoa eta sodio hipokloritoa nahastu dira kiroldegiko igerilekuetan. Bi produktu horiek igerilekuak garbi mantentzeko erabiltzen dira normalean, baina nahasketa horrek "gas-hodei arriskutsua eragin du".