Tolosako eta Elgoibarko anbulantziak publifikatzea babestu du ELAk, baina gardentasun falta salatu du
Gaurtik aurrera, Osakidetzak bere gain hartu du anbulantzia medikalizatuen zerbitzua bi udalerrietan. ELA sindikatuak prozesua babestu du, baina salatu du hura gauzatzeko modua. Urte honetan zehar Osakidetzak Donostiako anbulantzia medikalizatuen kudeaketa ere publiko egingo du.
Tolosako eta Elgoibarko anbulantzia medikalizatuen zerbitzua publikoa da gaurtik, eta Osakidetzak kudeatuko du zuzenean. Hala, orain arte Ambulancias de Gipuzkoa enpresak ematen zuen bizi-euskarri aurreratuko zerbitzua euskal osasun-sare publikoaren barruan dago.
Orain arte zerbitzua esleitu zaion enpresa pribatuarentzat lan egiten zuten 46 profesionali eragiten die publifikazioak: medikuei, erizainei eta osasun-garraioko teknikariei.
ELA sindikatuak positibotzat jo du Osakidetzak anbulantzia medikalizatuen kudeaketa zuzenean bere gain hartu izana, osasun publikoa indartzearen aldeko urratsa dela iritzita. Hala ere, ez dator bat prozesua gauzatu den moduarekin. Azken egunotan, Osakidetzaren “isiltasuna” eta “gardentasun falta” salatu ditu sindikatuak, eta zerbitzua ematen ari zen plantilla osoa subrogatzea eskatu du.
Sindikatuaren aburuz, publifikazioak langileen asistentzia kalitatea eta lan eskubideak bermatu behar ditu. Testuinguru horretan, langileen ordezkariek, hala nola Mertxe Zubeldia zerbitzuko erizainak, langilen bizimoduan eragindako ziurgabetasuna azpimarratu dute, ez baitago euren lan-etorkizunari buruzko informazio argirik.
Tolosako eta Elgoibarko zerbitzuak bereganatzea prozesu zabalago baten barruan kokatzen da. Aurreikusitakoaren arabera, urte honetan zehar Osakidetzak Donostiako anbulantzia medikalizatuen kudeaketa ere publiko egingo du. Horrekin, bizi-euskarri aurreratuko anbulantzien Gipuzkoako zerbitzuaren % 100 osasun sistema publikoak emango du osorik.
Zure interesekoa izan daiteke
Volkswagenek 50.000 lanpostu gehiago murriztuko ditu, erdiak Alemanian eta gainerakoak Europan
Volkswagen taldeak krisia bizi du, Txinako fabrikatzaileek Europan lehia gogortu, Txinan salmentak jaitsi eta AEBko muga-zergen ondorioz.
Lehorteak kaltetutako nekazarientzako laguntzak iragarri ditu Frantziak
Nekazarien ordezkariak datorren astean bilduko dira Frantziako Nekazaritza Ministerioarekin, euren eskaerak helarazteko. Lehortearen eta beroaren eragina arlo ekonomikoan nabaritzen ari da, baina baita fisikoan eta mentalean ere.
Ardogile bat hil da Lantziegoko upategi batean izandako istripuan
Ezbeharra 12:20 aldera jazo da, eta gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira. Larrialdi-zerbitzuak bertaratu dira, baina ezin izan dute beharginaren bizia salbatu.
Zaballako sei funtzionariok kea arnasteagatik izandako lesioak "prebentzio gabezi larrien" ondorio izan ziren
ELAk jakinarazi duenez, Lan Ikuskaritzaren txosten batek "kausa-ondorio erlazio argia ezartzen du Administrazioaren omisioen eta lan-istripuaren artean".
Zerga-erreforma berriak langileen artean desberdintasunak ekarriko dituela salatu du ELAk
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak kritika gogorra egin dio EAJk eta PSEk aste honetan iragarritako zerga-erreformarako akordioari, enpresen mesedetarako egin dela esanez.
Sanchezek AAren inguruko “itun nazional handia” sustatuko du eragile sozial eta politikoekin
Hitzarmenak trantsizioari aurre egiteko beharrezko elementuak ezarri nahi ditu, besteak beste, lan-merkatuan, erregulazio teknologikoan, inbertsioetan eta finantzaketan.
Tubos Reunidos erosteko eskaintzak aurkezteko epea luzatu du konkurtso-administratzaileak
Enpresa erosteko interesa omen dute hainbat eroslek. Hortaz, irailaren 30era arte luzatu du enpresaren informazioa eskuratzeko epea, eta urriaren 7ra arte eskaintzak aurkeztekoa.
Medikuen sindikatuek greba mugagabea egitea erabaki dute
Oraindik ez da zehaztu noiz eta nola egingo duten protesta. Dirudienez, iraila baztertu dute greba egiteko. Euskadiko Sendagileen Sindikatuak mobilizazio-deialdiarekin bat egingo du, orain arte bezala.
Langabezia % 2,36 igo da Nafarroan eta % 1,19 Euskadin abuztuan
Langabezia-tasa % 1,19 igo da Araban (210 pertsona gehiago), % 1,13 Bizkaian (677 pertsona gehiago) eta % 1,32 Gipuzkoan (371 pertsona gehiago). Nafarroan, % 2,36 igo da (681 langabe gehiago).
Abeltzaintzaren sektorea "haserre" eta "desengainatuta" irten da Bazkaren Mahaiaren bileratik
Espero zuten bezala, Eusko Jaurlaritzak bazka modu bateratuan erosteari uko egin dio, eta bertan erosteko "nahikoa bazka" badagoela adierazi du. Lehorte egoera ofiziala ezartzeko baldintzak ez direla betetzen azaldu diete. Ondorioz, ENBA eta ENHE sindikatuen arabera, baserritarrak "abandonatuta" utzi dituzte.