Asier, Maltzagako istripuaren lekukoa: "Larrialdi zerbitzuak oso azkar mobilizatu dira"
Radio Euskadin azaldu duenez, ez du istripuaren unea ikusi, baina bai berehalako ondorioak. Gertatutakoa azaldu du: kamioi bat galtzada batetik bestera igaro da, eta erdibitzailean geratu da, iraulita; istripuaren ondorioz, furgonetak kalte larriak izan ditu.
Kamioi batek istripua izan du Maltzagako lotunean, Bilborako noranzkoan, eta bi erreiak erabat itxi dituzte, lekuko batek Radio Euskadin azaldu duenez. Bost pertsona hil dira istripuan.
Ezbeharra AP-8a eta AP-1a lotzen dituen lotunean gertatu da, Eibar parean, Bergararako irteera inguruan. Ikertzen ari diren arrazoiak tarteko, kamioi batek galtzada zeharkatu du eta erdibitzailearen gainean irauli da.
Asierrek, istripuaren lekukoak, Radio Euskadin azaldu duenez, ez du istripuaren unea ikusi, baina bai berehalako ondorioak.
Larrialdi zerbitzuak oso azkar mobilizatu dira, Asierrek adierazi duenez, eta suhiltzaileen bizpahiru kamioi inguruan zeudela esan du.
Haren testigantzaren arabera, kamioi batek galtzada batetik bestera egin du, erdibitzailean geratu da, iraulita. Furgoneta batek, berriz, kalte handiak izan ditu. Gainera, bi erreiak itxita daude larrialdietako taldeek esku hartzen duten bitartean.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera