Nafarroako Gobernuak adierazpen instituzionala egin du, hildako bost agenteen heriotzagatik samina agertzeko
"Herritarrak babesten eta zaintzen aritu diren zerbitzuko publikoko bost langile galdu ditugu. Gure errespetua eta esker ona, izandako konpromisoagatik eta bokazioagatik", dio testuak.
Ezbeharraren argazkia.
Asteazken honetan AP-8an Elgoibar parean izandako istripu larrian hildako bost foruzainen omenezko ekitaldi istituzionala prestatzen ari da Nafarroako Gobernua. Hala iragarri du Javier Remirez Nafarroako Gobernuko lehen presidenteorde eta bozeramaileak, ezbeharraren aurrean "atsekabetuta" dagoela esan ostean.
Halaber, arratsaldean egin duen ezohiko bilkuran, adierazpen instituzionala onartu du Foru Gobernuak. Testuan, "bere min sakona" adierazi eta "doluminak, babesa eta maitasuna helarazi" dizkie hildako polizien senideei, lagunei eta lankideei.
"Herritarrak babesten eta zaintzen aritu diren zerbitzu publikoko bost langile galdu ditugu. Gure errespetua eta esker ona, izandako konpromisoagatik eta zerbitzurako bokazioagatik", dio adierazpenak.
Azkenik, azken orduotan jasotako elkartasun mezu guztiak eskertu ditu Gobernuak. "Horiek guztiek aitortzen dute bost hildakoen lana, eta foruzain guztiena, orokorrean."
Pradales eta Chivite, atsekabeturik
Gertatutakoaren berri izan eta bereahala, erakundeen eta politikarien mezuen erreskada etorri da. Imanol Pradales lehendakaria eta Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidentea, biak ala biak, atsekabeturik agertu dira gertatutakoaren aurrean.
Sare sozialetan zabaldutako mezu batean, Pradalesek, hunkituta, esan du gaurkoa "egun beltza" dela euskal errepideetan, eta "tristura, amorrua eta ezintasuna" sentitu dituela aitortu du. Era berean, Nafarroako Gobernuko presidenteak bere mina adierazi du foru erkidegokoak ziren biktimen heriotzagatik: "Atsekabetuta nago Foruzaingoko bost agente hil diren istripu ikaragarriagatik", adierazi du Chivitek.
Talde politiko guztien elkartasun mezuak
Cristina Ibarrola UPNren presidentea "penatuta" agertu da, eta "maitasuna" eta "doluminik zintzoenak" helarazi dizkie hildakoen "familia, lagun eta lankideei". Doluminak helarazi dizkie, baita ere, Laura Aznal EH Bilduk Nafarroako Parlamentuan duen bozeramaileak istripuan hildakoen senide eta lagunei.
Geroa Baik ere elkartasuna helarazi die hildakoen senideei eta lagunei, eta Zurekin Nafarroak adierazi du Nafarroa osoa goibel dagoela gaur.
Samina Foruzaingoan
Foruzaingoak "samin sakona" eta "tristura" adierazi ditu taldeko bost kideen heriotzagatik, eta "hutsune handia" utzi dutela esan dute. Era berean, Ertzaintza une oro laguntza eman izana eskertu dute.
Ertzaintzak eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, bere aldetik, elkartasuna adierazi diete hildakoen familiei, Nafarroako Foruzaingoari eta Nafarroako Gobernuari, eta Segurtasun sailburu Bingen Zupiriak doluminak helarazi dizkio Nafarroako Gobernuko Barne, Funtzio Publiko eta Justiziako kontseilari Inmaculada Juriori.
Sanchezek, "babesa eta elkartasuna"
Espainiatik ere iritsi dira elkartasun mezuak. Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak samina agertu du bost agenteen heriotzagatik, eta elkartasuna helarazi die haien gertukoei.
"Gure babes eta elkartasuna, Espainiako Gobernuaren izenean, familiei, lankideei eta gertukoei, une latz hauetan", idatzi du sare sozialetan.
Bide beretik, Espainiako Errege-etxeak doluminak igorri ditu eta Nafarroako gizarte osoari elkartasuna azaldu dio.
ELAk "ikerketa zorrotza" eskatu du
Zure interesekoa izan daiteke
36 urteko euskal mendizale bat larri zauritu da Asturiasen, eskalatzen ari zela harkaitz bat erorita
Antza denez, harria emakumea zegoen tokitik 300 bat metrora goragotik erori da. Garezurreko traumatismo larria izan du, eta Asturiasko Unibertsitate Ospitale Nagusira (HUCA) eraman dute.
Epailearen aurretik igarotzeko zain jarraitzen du Azpeitiko ustezko hiltzaileak
Ertzaintza haren bila ari zen asteartetik, eta azkenean, larunbat goizaldean, ustezko hiltzaileak bere burua entregatu du Ondarroako ertzain-etxean. Arma bat zeraman soinean, baina oraindik ez dute jakinarazi hilketan erabilitakoa ote den.
Ehunka lagunek harrera egin diote Freedom Flotillako ontziari Euskadin
Asteartera arte (hilak 8), Euskadin egoteko asmoa du. Egun horretan, Vigora abiatuko da, eta, ondoren, Mediterraneoko beste hainbat gunetara jarraituko du. Ontziak Bilbon egingo duen egonaldian, hainbat ekitaldi antolatu dituzte, besteak beste, hitzaldiak, emanaldiak, Palestinako azoka eta flotillako aktibistekin prentsaurrekoa.
25 urteko emakume bat atxilotu dute Eltziegon, bikotekidea harrapatzea leporatuta
Etxeko indarkeriaren esparruan hilketa-saiakera delitua egotzi diote. Gertaera larunbat goizean jazo da, 07:30ak aldera. Atxilotua polizia-etxera eraman dute eta, eginbideak amaitu ondoren, epailearen esku utziko dute.
20 urteko mutil bat hil da Lekeitioko Antzar Egunean, hesi batetik erorita; ospakizuna bertan behera utzi dute
Gaztea portuan zegoen, antzarren proba jarraitzen, eta bi metro inguruko altueratik erori da. Milaka lagun bildu dira gaur Lekeition, eta ekitaldia normaltasunez ari zen garatzen istripua gertatu den arte.
4.000 pertsona inguru bildu dira Donostiako Sagardo Egunean
Gipuzkoako 32 sagardotegitako sagardoak dastatzeko aukera eskaini dute. Trikitilari eta bertsolarien musikaz girotu dute eguna. Une hunkigarrienetako bat Jabier Ansorena eta Marian Matasen omenezko ekitaldia izan da.
Irailaren 5a Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu dute Irunen
Irungo Udalak Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu du irailaren 5a, Udaleko talde politiko guztien babesarekin. Kolpe militarra, gerra eta diktadura sufritu zituzten irundar guztiak oroitu dituzte gaur.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Urdulizen, hiru pertsonari botilak jaurtitzea leporatuta
06:20 aldera jazo da erasoa, metro geltokitik gertu. 200 bat lagun bildu dira inguruetan. Atxilotua aurretik ere atxilotu dute antzeko gertakariengatik.
Behin-behineko espetxealdia ezarri diote Barakaldoko hilketaren susmagarriari
Barakaldoko lehen auzialdiko guardiako epaitegiak hartu du erabakia.
Hiru pertsona atxilotu dituzte Gernikan, 14 urteko neska haurdun bat ezkontzera behartzea egotzita
Hiru atxilotuak (adingabearen gurasoak eta 27 urteko gizon bat) behin-behinean aske utzi ditu epaileak. Hala ere, auzitegira joan beharko dute deitzen dituztenean. Halaber, 17 urteko mutil baten bila ari dira, haurraren ustezko aita, baina ez dute aurkitu.