30 bat pertsona etxetik atera dituzte Elgoibarren, eraikin batean piztutako sute baten ondorioz
Sua 00:30 aldera piztu da, San Bartolome kaleko eraikin batean, eta ez da inor zauritu. Kaltetutako pertsona gehienak goizean itzuli dira etxera.
Sutea San Bartolome kaleko eraikin batean. Argazkia: EITB Media
Sutea piztu da goizaldean Elgoibarko (Gipuzkoa) eraikin batean, eta 30 bat bizilagun etxetik atera dituzte. Horietako batzuek herriko ostatu batean igaro behar izan dute gaua, suhiltzaileek eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman dutenez.
Sua 00:30 aldera piztu da, San Bartolome kaleko etxebizitza batean, baina ez da inor zauritu.
Sutearen ondorioz, etxetik atera dituzte inguruko atarietako 30 bat pertsona, eta horietako batzuek herriko ostatu batean igaro dute gaua.
Elgoibarko Udalak jakinarazi duenez, gehienak etxera itzuli dira goizean, baina horietatik hiru ezingo dira etxera itzuli oraingoz.
Kaltetutako eraikina erdigunean dago, eta egurrezko egitura du, suhiltzaileen esanetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi emakume bizkaitar hil ziren Madrilgo jatetxeko suteagatik ikertutakoak auzipetu dituzte, hilketa egotzita
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda