Albiste izango dira: Samina Elgoibarko istripuan hildako bost foruzainengatik, Esteban eta Anduezaren prentsaurrekoa eta Klasikoen XIX. Irakurketa Jarraitua
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Elgoibarren bost pertsona hil ziren istripua, atzo. Argazkia: EFE
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko ekainaren 4an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Samina, Elgoibarko istripuan hildako bost foruzainengatik: Elgoibarko auto istripuan hildako bost foruzainen heriotzak samina eta nahigabea eragin ditu, bereziki, Nafarroan. Foru Gobernua ekitaldi instituzional bat prestatzen ari da istripuan hildako bost foruzainen omenez.
- Aitor Esteban eta Eneko Anduezaren prentsaurrekoa: Aitor Esteban EAJren EBBko presidenteak eta Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusiak agerraldia egingo dute, elkarrekin, EAEra lehentasunezko inbertsioak erakartzeko ekimen bateratua aurkezteko.
- Klasikoen XIX. Irakurketa Jarraitua: Leturiaren egunkari ezkutua Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegik 1957. urtean argitaratutako eleberria irakurriko dute, 08:00etatik 14:00etara, Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraituaren XIX. edizioan. Irakurketa publikoa izango da, eta zuzenean jarraitu ahalko da Orain-en.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera