"Salto-saltoka" murgildu da Elgoibar festa giroan, ikastolen alde
Kilometroak jaian zirkuitua, agertokiak eta gunea izan ditu Makusik. Horrez, gain, haur, gazte nahiz helduentzako ikuskizunak izan dira egun osoan zehar Elgoibarren.
Kilometroak 2025 jaiaren agertoki izan da gaurkoan Elgoibar, "Salto-saltoka" lelopean, Gipuzkoako ikastolen aldeko hitzordua egin baitute bertan.
Goizetik iluntzera, ekitaldi sorta zabala antolatu dute. Hainbat eszenatoki eta puntu finko prestatu dituzte kontzertuetarako, herri kiroletarako, tailerretarako eta merkatu postuetarako.
MAKUSIREN GUNE BEREZIA
Eduki eta jarduera ugari: egurrezko jolasak, margotzeko gunea, MAKUSI maskotarekin argazkiak ateratzeko aukera, eta baita klubeko bazkide egiteko aukera ere.
MAKUSIk txoko berezia izan du bertan, eduki eta jarduera ugarirekin: egurrezko jolasak, margotzeko gunea, MAKUSI maskotarekin argazkia ateratzeko aukera, eta baita MAKUSI klubeko kide egiteko aukera ere.
Gainera, "Go!azen"eko aktoreek musika eta dantza ikuskizuna eskaini dute.