Elgoibar
2023/05/27 - 11:21
AP-8ko Elgoibarko adarra itxi dute, Bilborako noranzkoan, konponketa batengatik
Trafikorako itxita egongo da asteburu honetan, gaineko pasabidearen zabalkuntza-junturak berrituko dituztelako. Alternatiba gisa, Eibarko 71. sarrera eta irteera erabiltzea gomendatu dute.
2023/05/11 - 12:11
Itzulia Women 2023 lasterketak eragina izango du trafikoan ostirala eta igandea bitartean
Garraio publikoa erabiltzeko deia egin die herritarrei Eusko Jaurlaritzak. Autoa hartu behar izatekotan, lasterketa igarotzen ez den tokietatik joatea aholkatu die, baita agenteen jarraibideei kasu egitea ere.
2023/04/08 - 15:00
Pertsona batek milioi bat euro irabazi ditu Elgoibarren, Euromillones zozketari esker
Euromillones zozketa egiten hasi zirenetik, zortzigarrenez egokitu da Gipuzkoan, eta bigarrenez Elgoibarren.
2023/04/03 - 15:13
Itzuliak trafikoan eragingo dituen traba nagusiak
Txirrindularien lasterketak trafiko eta tranbia etenak eragingo ditu gaur Gasteizen. Datozen egunetan, honetan izango dira trafikoan gorabeherak: Nafarroan (asteartea), Errenterian (asteazkena), Bizkaiko Ezkerraldeko hainbat herritan (osteguna), Zornotzan (ostirala) eta Eibarren (larunbata).
2022/12/28 - 20:25
Sute batek baserri bat kiskali du eguerdian Elgoibarko Idotorbe (San Pedro) auzoan
Emakume bat eta haren semea barruan zeuden sua piztu denean. Oraindik argitzeko dago zein izan den sutearen arrazoia. Hainbat suhiltzaile bertaratu dira, baina sugarren indarrak ezinezko egin du baserria salbatzea, eta erabat erraustu da.
2022/12/15 - 12:46
60ko hamarkadan Elgoibarko apaiza zenak sexu abusuak egin zizkiola salatu du emakume batek
Isabel Barrutia elgoibartarraren testigantza jaso du "Berria" egunkariak. Horren arabera, Don Andoni izeneko apaizak ukituak egin zizkion 12 urte zituela. Azpimarratu du beste biktima batzuei laguntzeko eta Elizak berriro ez gertatzeko baliabideak jar ditzan eskatzeko egin duela aitortza.
2022/11/14 - 15:43
Autobus eta auto baten arteko istripuaren ondorioz, A-8 autobidea itxi behar izan dute Elgoibarren
Istripuan lagun bat zauritu da. Sei kilometroko auto ilarak daude izan dira, baina une honetan ez dago arazorik eta bi erreiak zabalik ddaude
2022/10/22 - 11:25
Trafikoa bideratzeko bypassa irekiko dute AP-8 autobidean, Elgoibar parean, asteburu honetan
Kimatze eta mozketa lanengatik, Behobiarako noranzkoan doazen bi erreiak itxita egongo dira. Horren bitartean, Bilborako noranzkoko erreietako batetik bideratuko dute trafiko-zirkulazioa.
2022/09/28 - 22:52
Soraluzek Benidormeko hilketa matxista gaitzetsi du
Protestan parte hartu dutenak, tartean herritar ugari, minutu batzuk egon dira pankarta baten atzean, "Emakumeen aurkako indarkeriari ez" lelopean.
2022/09/28 - 09:12
Benidormen izandako hilketa matxista salatuko dute Soraluzen, Maria Luisa Larrañagaren jaioterrian
Bart elkarretaratzea egin dute Elgoibarren, biktima han bizi izan baitzen urte luzez.
2022/09/27 - 22:30
Elkarretaratzea Elgoibarren, Benidormen gertatutako hilketa matxista salatzeko
Ehunka pertsona bildu dira atzo Benidormen bikotekideak hildako Maria Luisa Larrañagaren hilketa matxista salatzeko. Maria Luisa Soraluzekoa zen, baina Elgoibarren bizi izan zen urte askotan.
2022/09/27 - 09:55
Albiste izango dira: NASAren DART misioa, OCUren ikerketa eta Benidormeko hilketa matxista
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/09/27 - 09:42
Benidormen izandako hilketa matxista salatzeko elkarretaratzeak egingo dituzte gaur-biharretan
Biktima Soraluzekoa (Gipuzkoa) zen sortzez, baina Elgoibarren bizi izan zen. Han egingo dute, gaur bertan, hilketa salatzeko bilkura. Bihar, berriz, jaioterrian antolatu dute. Soraluzeko alkateak adierazi zuenez, biktima "ezaguna" zen herrian eta albisteak "atsekabea" sortu du.
2022/09/01 - 12:01
Elgoibartarrak Mauxitxa txarangaren konpainian itzuli dira lanera
1976. urteaz geroztik, Mauxitxa txarangak Elgoibarko bizilagunei laguntzen die udako oporren osteko lehen lanegunean. Aurten ere ez dute hutsik egin.
2022/08/09 - 09:12
Kamioilari bat hil eta beste bat zauritu da Elgoibarren, kamioi bat AP-8tik N-634 errepidera amildu ostean
Ezbeharra 02:00etan jazo da. Zendutakoa, 61 urteko gizonezkoa, kopilotu zihoan kamioian.
2022/06/02 - 16:42
Elgoibarko Urruzuno zabortegia behin-betiko zigilatu dute
Urruzunoko zabortegiaren behin betiko itxierarekin Debabarreneko mankomunitateak amaitutzat eman du eskualdeko zabortegien aroa. 2007tik hondakinik jasotzen ez bazuen ere, kutsatutako urak sortzen zituen eta Aranbeltz errekan amaitzeko arriskua zuten.
2022/04/18 - 17:12
Donostia, Tolosa, Elgoibar eta Ordizian erritu islamikoan lurperatzeak egin ahal izango dira aurten
Hego Euskal Herrian 150.000 musulman inguru daude, erdiak atzerritar jatorria dutenak. Euren errituei jarraituz, hildakoen gorpuak sorterrira eraman ohi izan dituzte. Pandemian, konfinamenduak eta mugen itxierak agerian utzi dute lurperatze musulmanak egiteko toki falta.
2022/04/05 - 16:13
Musulmanak lurperatzeko egokituko dituzte Tolosako, Ordiziako eta Elgoibarko hilerriak
Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen arabera, lursail horiek musulmanen erritua errespetatzeko bete behar duten baldintza nagusia hilobiak ekialdera begira egotea da.
2022/03/06 - 17:08
Genero arrakala, kirolean are handiagoa
Martxoaren 8a izateko bi egun falta direnean, EITB Mediak kirol munduan dagoen berdintasun faltan jarri du begirada. Elgoibarko emakumezkoen futbol taldeko jokalarien lekukotzak jaso ditugu.
2022/03/03 - 18:00
EAEko intzidentzia metatuaren mapa, udalerriz udalerri
Kontsulta ezazu hemen Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri guztien intzidentzia metatuaren kolorezko mapa.