Itzuliak trafikoan eragingo dituen traba nagusiak
Aurtengo Itzulia Gasteiztik abiatuko da gaur eta Eibarren (Gipuzkoa) amaitu larunbatean. 62. edizio honetarako, segurtasun dispositiboa jarriko du martxan Eusko Jaurlaritzak, Ertzaintzako 260 agenteren eta hainbat udalerritako udaltzainen parte hartzearekin.
Honakoak dira trafikoan espero diren eraginak:
Astelehena, apirilak 3. 1. etapa: Gasteiz/Bastida
A-3110, Erentxunen itxiko da, Aguraingo noranzkoan.
A-132, Maeztun itxiko da 14:00ak eta 14:30 artean, gutxi gorabehera.
N-124, Errioxako muga baino lehentxeago itxiko da Logroñorako noranzkoan 15:00etan, gutxi gorabehera; itxita egongo den denbora lasterketaren garapenaren araberakoa da, baina 30 minutu izatea aurreikusten da.
N-232A, Guardian itxiko da 16:00ak eta 16:40 bitartean, gutxi gorabehera.
Eraginak Bastidan: Etapa amaierako helmuga muntatzeko.
A-124, 08:00etatik 11:00etara eta 18:00etatik 20:00etara itxiko da (AP-68ko mezu aldakorren paneletan jakinaraziko da). Desbideratzeak:
LR-124 eta A-124 errepideetako trafikoa, San Vicente de la Sonsierratik Bastidara doana, A-3202 errepidera (Haro-Urizaharra) desbideratuko da.
Briñastik iristen den trafikoa Harora desbideratuko da.
Harotik Bastida aldera doan trafikoa A-3202 errepidera itzuliko da.
Bastidako zeharbidean, 11:00etatik 16:00etara, trafikoa txandaka bideratuko da semaforoen bidez.
Asteartea, apirilak 4. 2. etapa: Viana/Leitza
Lasterketak Nafarroako bigarren mailako hainbat errepide zeharkatuko ditu. Hauek dira nagusiak:
NA-122a (Allo, Estellerria). 15:27an.
NA-120a (Bearin, Estellerria). 15:48an.
NA-700a (Bearin, Estellerria). 13:52an.
NA-170a (Ziritza, Iruñerria). 13:43an.
Lekunberriko biribilgunea. 15:24an.
Leitza. 15:16-15:43 tartean pasatuko da bertatik, eta iritsiera 17:15-17:45 artean aurreikusi dute.
Asteazlema, apirilak 5. 3. etapa: Errenteria/Villabona
Oraindik zehazteke.
Osteguna, apirilak 6. 4. etapa: Santurtzi/Santurtzi
BI-3651 errepidean, Kastrexana eta Sodupe artean, 13:15 aldera auto-ilara batzuk sor litezke, eta BI-636 errepideko (Cadaguako korridorea) irteeretan izan dezakete eragina.
Eraginik handienak 15:45etik aurrera espero dira, une horretan lasterketa Muskizen sartuko da, eta BI-734 errepidean barrena Carreras eta Nocedaletik igaroko da Santurtzi, Zierbena, Arena hondartza eta Pobeña aldera; handik BI-734 errepidera itzuliko da Muskizera, eta BI-2701 errepidea berriro hartuta, Zugaztietara igoko da, eta handik Trapagaranera, BI-3755 errepidetik jaitsi, hortik Portugaleterantz jo, eta Santurtzin amaitzeko. Hala, A-8 autobidean hainbat tarte itxiko dira:
130. irteera. Santurtzi-Ortuella, Donostiako noranzkoan
15:15 eta 16:45 bitartean itxiko da, gutxi gorabehera, trafikoa Santurtzira irtetea eragozteko, eta irekita egongo da Bilbo-Donostia noranzkoko zirkulazioa.
138. irteera. El Haya-Cobaron, Kantabriarako noranzkoan
15:30 eta 17:00ak bitartean itxiko da, gutxi gorabehera, trafikoa El Haya-Cobaron aldera irtetea eragozteko, eta irekita egongo da Kantabriarako noranzkoko zirkulazioa.
127A. eta 127B. irteera. Portugalete-Sestao eta Ortuella-Trapagaran, Kantabriarako noranzkoan.
16:15 eta 17:30 bitartean itxiko da, gutxi gorabehera, trafikoa aipatutako erreietatik irtetea eragozteko, eta libre egongo da Santurtzi erdialdekoa. Zirkulazioaren hirugarren eten hori Metropoli Hegoaldeko Saihesbideko mezu aldakorren paneletan jakinaraziko da.
Aldi berean, zirkulazioa etengo da eta arautuko da leku hauetan:
N-644 errepidetik Santurtzirako irteera, 15:30 eta 16:15 bitartean.
A-8 136. irteera Arena, Pobeña eta Muskiz aldera, 15:45 eta 16:30 bitartean.
A-8, 127. irteera Portugalete, Sestao, Ortuella eta Trapagaran aldera Bilborako noranzkoan, 16:30 eta 17:15 bitartean.
Ostirala, apirilak 7. 5. etapa: Zornotza/Zornotza
Oraindik zehazteke.
Larunbata, apirilak 8. 6. etapa: Eibar/Eibar
AP-8, 71. irteera (Eibar), bi noranzkoetan. Auto-ilarak sor daitezke 13:35etik 14:25era eta 15:15etik 17:30era bitartean.
AP-8, 64. irteera (Elgoibar), bi noranzkoetan. Auto-ilarak sor daitezke 13:40tik 14:30era bitartean.
N-634, 49. KP (Bilbo). Erabat itxiko da 13:50etik 14:40ra bitartean.
GI-2634, 33,5. KP (Azkoitia). Erabat itxiko da 14:15etik 15:00etara bitartean.
GI-631, 20,5. KP (Azkoitia). Erabat itxiko da 14:25etik 15:10era bitartean.
Eusko Jaurlaritzak herritarrei dei egiten die garraio publikoa erabil dezaten, eta, gidatu behar izanez gero, ordezko ibilbideak erabil ditzaten, denboraz ibil daitezen eta Ertzaintzaren eta udaltzaingoen jarraibideei jaramon egin diezaieten. Era berean, errepideen egoera kontsultatzea gomendatzen du 011 telefono-zenbakian, Trafikoaren webgunean, @TrafikoaEJGV Twiterreko kontuan edo TrafikoaEJGV aplikazioan.
Zure interesekoa izan daiteke
Posible al da adimen artifizialaren garapena gelditzea?
Adimen artifiziala garatzen duten enpresa nagusietako buruek galga jartzeko eskaria egin dute azken aste hauetan, gizakion kontroletik ihes egiteko arriskua izan dezakeela eta. Baina posible al da? Eta zergatik adierazten dute orain beldur hori? Hainbat aditurekin zalantza hauek argitu ditugu.
Sutea piztu da Derion, Loiuko aireportutik oso gertu
20:30 aldera sutea piztu da Derion, Loiuko aireportutik oso gertu. Sua San Isidro auzoko baso batean piztu da, Aiartza mendian, eta oraingoz ez du eraginik izan aireportuaren funtzionamenduan. Suhiltzaileak lanean ari dira garrak itzaltzeko.
Gizon bat hil da Laidatxu hondartzan (Mundaka)
Gizonezkoa uretatik atera behar izan dute sorosleek, eta suspertzen saiatu diren arren, bertan hil da. Ez dakite zerk eragin duen heriotza.
Aldaketa asteartetik aurrera, eta euria asteazkenerako zein ostegunerako
Astearte goiza eguzkitsua eta beroa izango da, baina iluntzerako aldaketa iritsiko da eta asteazkenean tenperaturek nabarmen egingo dute behera. Euria egingo du bai asteazkenean baita ostegunean ere.
Zaldibiatik Ordiziarainoko bidea oinez egin dute dozenaka ikaslek eta gurasok, eskola garraioa ez kentzea eskatzeko
Iazko ekainean, Hezkuntza Sailak Zaldibiako ikasleen gurasoei jakinarazi zien 2026-27 ikasturtetik aurrera DBH3 eta DBH4ko gazteak eskola-garraiorik gabe geratuko zirela. Emandako arrazoia eskola batetik besterako distantzia izan zen.
Gustuko oporlekua lortzeko itxaropenez gerturatu dira Imsersoko lehen bidaiariak agentzietara
Nafarroan astelehen honetan hasi dira agentziak adinekoei zuzendutako bidaia horien erreserbak kudeatzen. Lehen egun honetan, Imsersorekin lehen aldiz oporretara joango direnek izan dute bidaia eskuratzeko aukera. EAEn asteazkenean hasiko dira.
EHUk urte akademikoa abiatu du, AAren arriskuez jakitun eta "eredu propioa" aldarrikatuz
Joxerramon Bengoetxea errektoreak azpimarratu du auzia ez dela adimen artifiziala "deabrutzea, harekiko erabateko mendekotasuna" saihestea baizik. Finantzaketari dagokionez, Juan Antonio Perez Iglesias sailburuak uste du "egingarria" dela bost urteko epean finantzazioa Europako mailara iristea.
Olarizuk agur esan dio udari, musika, babarrunak eta bertoko produktuak lagun
Iraganeko ohitura da Olarizukoa. Hiria mugatzen zuten mugarriak ikuskatzen hasi ziren agintariak, inguruko herriek lurra lapurtu ez zitzaten. XIX. mendearen erdialdean gertatu zen hori, eta gaur egun erromeria herrikoi bihurtu da tradizioa.
Emakume bat ikerketapean dago, Bilbon adingabe bat bahitzen saiatzeagatik
Adingabea lagunekin ari zen jolasten, eta banku batean eserita zegoen emakume bat hurbildu zitzaien. Senidea zela esanda, adingabea besotik heldu eta berarekin eramaten saiatu zen. Gurasoen lagun batzuek gertatutakoa ikusi zuten, eta adingabeari galdetu zioten emakumea ezagutzen ote zuen.
EHUk uste du lehendakariak ez diola "behar besteko balioa eman unibertsitate publikoari" ikasturte hasierako ekitaldian egoteari muzin eginez
Horixe adierazi du Ixone Fernandez de Labastida Arabako Campuseko errektoreordeak Radio Vitorian egindako elkarrizketa batean, Imanol Pradales lehendakariak ikasturte hasierako ekitaldietan Mondragon, Deustu eta EHU txandakatzeko hartu duen erabakiaren harira.