60ko hamarkadan Elgoibarko apaiza zenak sexu abusuak egin zizkiola salatu du emakume batek
1966an, artean Elgoibarko (Gipuzkoa) apaiz zenak, Don Andoni izenekoak, sexu abusuak egin zizkiola salatu du Isabel Barrutia elgoibartarrak, Berria egunkarian. Erasoak gertatu eta 60 urtera salatu ditu abusuok publikoki emakumeak, "beste biktima batzuei lagunduko" dielakoan, eta "horrelakorik berriro ez gertatzeko Elizak eta instituzioek baliabideak" jar ditzaten.
EITB Mediak Bermeoko Jose Done ikastetxeko zuzendari ohiak eskola horretan zein Bilboko Berri-Otxoa ikastetxean egindako erasoak kaleratu berritan, beste pederastia kasu bat atera du argitara testigantza horrek.
Egunkariari egindako kontakizunean, Barrutiak azaldu du 12 urte zituenean egin ziola eraso latin eskolak ematen zituen elizgizonak. Nonbait, ikasgelan lezioa ez jakiteagatik igande batez haren etxera joateko esan zion gizonak. Bere gainean jesarrarazi, eta ukituak egin zizkion neskatoari.
Barrutiak ez zion inori kontatu gertatutakoa, eta apaizak beste zenbaitetan zigor bera ezarri bazion ere, ez zen berriro bere etxera joan. Handik gutxira, baina, Don Andoni herritik joan zela jakinarazi zioten Barrutiari. Aitortu duenez, 40 urte bete arte, ezin izan zuen pairatutakoari buruz hitz egin.
Zure interesekoa izan daiteke
Ayesa Digital uholdeak aurreikusteko eta kalteak murrizteko proiektu bat garatzen ari da, konputazio kuantikoaren bidez
Aranzadiko migratzaileentzako konponbide bat eskatzeko kanpaldia hasi dute Iruñean
Euskadiko Futbol Federazioak Euskal Selekzioaren nazioarteko ofizialtasuna lortzeko prozesua berrabiarazi du
Indarkeria matxistaren aurrean emakumeak ez daudela bakarrik eta babes-sare oso bat dutela gogora ekarri du Nafarroako Gobernuak
Donostian 400 etxebizitza babestu egiteko aurrerapauso garrantzitsua: Udalak Txomin Enea II birpartzelatzeko proiektua onartu du
Garabi handiak lanean ari dira Donostia Ospitaleko protoiterapia ekipoa instalatzeko
Eusko Jaurlaritza ume txikiak dituzten familientzako laguntzak ordaintzen hasi da