Erlijioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Musulmanak lurperatzeko egokituko dituzte Tolosako, Ordiziako eta Elgoibarko hilerriak

Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen arabera, lursail horiek musulmanen erritua errespetatzeko bete behar duten baldintza nagusia hilobiak ekialdera begira egotea da.
Hilerri baten irudia
Hilerri baten irudia

Euskadin hildako musulmanak lurperatu ahal izateko prestatutako lehen lursailak urte amaierarako egongo dira prest. Prozesua aurreratuta dago Tolosan, Ordizian eta Elgoibarren, baina beste udal batzuk ere aztertzen ari dira hilerriak egokitzeko dituzten aukera teknikoak.

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan jakinarazi duenez, lursail horiek musulmanen erritua errespetatzeko bete behar duten baldintza nagusia hilobiak ekialdera begira egotea da.

Covid-19aren pandemiarekin agerian geratu zen euskal hilerrietan horrelako ehorzketak egiteko aukerarik ez zegoela, eremurik edo lursailik ez zegoelako. Ekimen honen helburua, Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen esanetan, euskal eskualde bakoitzean hilerri bat egotea da, horrelako ehorzketak egiteko espazio bat izateko.

Gero eta errealitate sozioerlijioso eta kultural handiagoari erantzuten ari dira horrela EAEko Udalak, Zupiriaren arabera. Gogorarazi duenez, Estatuaren eta Espainiako Batzorde Islamikoaren arteko Lankidetza Akordioak, 1992an legez jasotakoak, komunitate islamikoei aitortzen die udal hilerrietan erkidego horren lurperaketetarako lursailak izateko eskubidea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aburtok batzuek indarkeria matxistaren aurkako mezua ez bereganatzea gaitzetsi du, eta "Polizia gainean izango" dutela ohartarazi

Asteko Nagusiko lehen asteburua igarota, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak adierazi du "pozik" dagoela hiriko kaleak gainezka daudelako eta giroa pil-pilean delako. EAJk Bilboko Alkatetzarako hautagaia aldatzeko hartu duen erabakiaz ere mintzatu da, eta "normaltasunez" hartu zuela eta horrelako aldaketak politikan "normalak" direla esan du. Aurrerantzean, "Mikel Hidalgok nire laguntza osoa izango du", adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X