EROSKETA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kutxa Fundazioak Elgoibarko Geminis enpresa erosi du

Lehendik erosita zuen Itziarko Gurutzpe enpresarekin batzea da operazioaren asmoa, talde indartsu baten bidez nazioartean lehiatu ahal izateko. Guztira 70 milioi euro fakturatzea espero dute. 

geminis elgoibar

Elgoibarko Geminis enpresa, artxiboko irudi batean. Argazkia: Orain

Kutxa Fundazioaren Inzu Group talde industrialak Elgoibarko Geminis makina-erreminta arloko enpresa eta haren filiala den Mekalerum bereganatu ditu. 

Lehendik taldean dagoen Itziarko Gurutzpe enpresarekin bat egitea da operazioaren helburua, talde indartsua sortu eta nazioartean lehiatu ahal izateko. Eremu aeroespazialean eta energia eta tren alorrentzat egiten dute lan. 

Tornu horizontalen fabrikazioan erreferenteak dira bi enpresok, eta euren ekoizpenaren % 95 atzerrian saltzen dute. Orain, lehiakide izatetik aliatu izatera igaroko dira, bakoitzak autonomia osoz lan egingo badu ere. 

Bat-egitearekin, urtean 70 milioi euro fakturatzea espero dute, eta datozen ekitaldietan % 15 haztea. Halaber, bi enpresek egun dituzten 400 lanpostuak (zuzenak zein zeharkakoak) mantendu nahi dituzte. 

Maila ekonomikoan bakarrik ez, errotzean ere berebiziko garrantzia izango du operazioak, bi konpainiak Gipuzkoan geratuko direlako. 

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X