Albiste izango dira: Iruñeko harrapaketa, Irango gerraren ondorioak arintzeko ezkutu soziala eta Venezuelako lurrikara
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Harrapaketa, Navarreria kalean. Argazkia: EFE
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko ekainaren 29an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Iruñeko harrapaketa: Samina da nagusi Iruñean atzo Alde Zaharreko Navarreria kalean gertatutako harrapaketaren ondorioz. Emakume bat hil da eta lau zauritu dira; horietatik bi, oso larri. 15:30ak aldera, beira biltzeko kamioi batek kontrola galdu, eta jendez lepo zegoen kalean behera hainbat lagun harrapatu zituen. Iruñeko Udaltzaingoa gertaturikoa ikertzen ari da. Lehen hipotesien arabera, balazta sisteman egon liteke ezbeharraren arrazoia, hori adierazi du Udaltzaingoak. Ikerketak argitu beharko du sistemak berak huts egin zuen ala deskuidu baten ondorioz gertatu zen istripua.
- Irango gerraren ondorioak arintzeko ezkutu soziala: Ministroen Kontseiluak neurri sorta bat onartuko du Irango gerraren ondorio ekonomikoei aurre egiteko. Espainiako Gobernuak egun bat aurreratu du bilera, krisiaren aurkako neurri gehienen indarraldia ekainaren 30ean iraungiko delako.
- Venezuelako lurrikara: Erreskate taldeak erlojuaren aurka lanean ari dira Venezuelan lurrikarak harrapatutako pertsonak hondakinen artetik ateratzeko. Dagoeneko 1.450 hildako topatu dira, eta lagun 3.150 zauritu. Gainera, 774 eraikin daude kaltetuta edo kolapsatuta, eta horrek 12.721 familiari eragin die.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera