TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euriak gorabehera handiak eragin ditu zirkulazioan: istripu ugari eta errei-mozketak

Erandion (Txorierri) izan dira gertakari nabarmenenak, eta, ondorioz, auto-ilara luzeak izan dira Avanzada eta Arrontegin. Usurbilen, gainera, AP-8an gorabeherak izan dira, istripu baten ondorioz. Nolanahi ere, 09:00ak aldera ohikora itzuli da egoera.

Istripua Txorierrin. Argazkia: EITB

Auto-ilarak ostegun honetan, euria dela eta. Argazkia: Trafikoa

Euri zaparrada mardulak direla eta, hainbat gorabehera sortu dira ostegun goizean Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) errepide sarean, bereziki lehen orduan. Hala, hainbat istripu izan dira, eta errei asko moztu; horrek eragina izan du zirkulazioan. Gertakari nabarmenenak Erandion jazo dira, Txorierrin, eta, ondorioz, auto-ilara luzeak izan dira Leioako errepidean eta Arrontegin. Gainera, Usurbilen, arazo handiak izan dira AP-8an, bi errei moztera behartu duen istripu baten ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Zehazki, N-637 errepidean, Erandio parean, Galdakaorako noranzkoan, hiru errei itxi behar izan dituzte lehen orduan izandako istripu baten ondorioz. Gertakari horrek bi kilometroko auto-ilarak eragin ditu inguruetan, baina zirkulazioa 08:30erako hasi da betiko martxan ibiltzen.

Gorabeherak izan dira BI-631 errepidean ere. Hainbat ibilgailuk istripua izan dute Zamudio parean, Bermeorako noranzkoan. Ondorioz, errepidea itxi behar izan dute eta auto-ilarak sortu dira inguruan. Orain, errei bat dago irekita.

BI-737 errepidean, Derioko biribilgunetik gertu, ibilgailuen arteko bi talka jazo dira Agirleta gainean.

AP-8an ere hainbat gorabehera izan dira, horietako bat Zornotzan, eta errei bat itxi behar izan dute. Usurbil parean ere, Irunerako noranzkoan, istripu bat izan da, eta, ondorioz, bi errei itxi dituzte eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan. Handik gutxira, trafikoa ohikora itzuli da. Zarautzen, Bilborako noranzkoan, bi ibilgailuk talka egin dute eta auto-ilarak sortu dira, errei bat itxi behar izan baitute.

Nolanahi ere, 09:00etarako euskal errepide sareko zirkulazioa normal antzean hasi da ibiltzen; izan ere, gorabehera gehienak lehen orduan gertatu dira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Palestinarekin Elkartasuna elkarteak gogorarazi du Palestinako erasoek "ez dutela etenik" eta beste mobilizazio bat deitu du urrirako

Palestinarekin Elkartasuna plataformak deituta, manifestazioa egin dute ostiral honetan Bilbon, Palestinari elkartasuna adierazteko. Manifestariek salatu dutenez, su-etena hasi zenetik palestinarren aurkako sarraskia ez eteteaz gain, Israelgo Gobernuak Libanora eta Iranera zabaldu ditu erasoak. Urriaren 3an beste manifestazio bat egingo dute, Bilbon.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aurtengo Aste Nagusia azkena izango da Juan Mari Aburtorentzat Bilboko alkate bezala

12 urtez alkate izateak ematen duen perspektibarekin, Aste Nagusiak izan duen bilakaeran herritarren parte-hartzea nabarmendu du. Oraindik bada zer hobetu eta kontuan hartzeko moduko kezkak eta erronkak. Horren harian, konpartsekin gorabeherak izan arren, gaur egun harremana errespetuzkoa dela esan du. Jaia lehertzeko egun bakarra falta denean, alkateak ere urduri eta emozio handiz bizi ditu ordu hauek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X