Bi pertsona atxilotu dituzte sexu-erasoak egitea egotzita sanferminetako lehen egunean
Agiri baten bidez, Iruñeko Udalak bi atxiloketak baieztatu ditu jaietako lehen 24 orduak igarota egin duen balantzean.
Bi pertsona atxilotu dituzte 2026ko sanferminetako lehen egunean sexu-erasoa leporatuta, Iruñeko Udalak astearte honetan jakinarazi duenez.
Agiri batean Udalak zehaztu duenez, sexu-erasoei aurre egiteko Gaztelu Plazan kokatuta dagoen informazio-gunean sei gertakari erregistratu dituzte jaien lehenengo 24 orduetan. Horietatik bi Poliziak izapidetu ditu salaketa gisa, eta, ondorioz, bi atxilotu izan dira.
Informazio-gune horren helburua da emakumeei arreta erraztea, eta eskuragarri dauden baliabideei, helbideei, ordutegiei eta laguntzei buruzko aholkuak ematea, betiere konfidentzialtasuna eta anonimotasunerako eskubidea bermatzen dituen giroan.
Iruñeko Udalak argitu duenez, festen hasiera honetan ez da beharrezkoa izan arreta eta laguntza espezializatuko protokoloa aktibatzea, biktimek ez baitute eskatu.
Sanferminetako talde-bortxaketaren 10. urteurrenean
Atxiloketa hauek 'La Manada' taldearen erasoaren hamargarren urteurrenarekin bat gertatu dira. Gertaera hura 2016ko uztailaren 7ko goizaldean izan zen, Iruñeko erdialdeko atari batean, eta prozesu judizial historiko bati bidea eman zion; sexu-abusuagatiko lehen kondena polemiko baten ondoren, Auzitegi Gorenak zigorra 15 urteko kartzelara igotzea erabaki zuen, sexu-eraso delituagatik.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera