ELAk iragarri du sektore-hitzarmenetako 27 negoziaziotan euskara soilik erabiliko duela
ELA sindikatuak Lan Harremanen Kontseiluari (LHK) eskatu dio euskaraz negoziatzeko beharrezko baliabideak jartzea, eta iragarri du irailetik aurrera Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan negoziazio-prozesuan dauden sektore-hitzarmenetako 27tan euskara baino ez duela erabiliko.
Sindikatuak Hego Euskal Herrian indarrean dauden 1.499 hitzarmen aztertu ditu, eta ondorioztatu du horien % 83,19k ez duela jasotzen "euskal hiztunen hizkuntza-eskubideak lan-esparruan bermatzeko neurririk", ELAk astearte honetan jakinarazi duenez.
Sindikatuaren ustez, "euskarak gaztelaniaren menpe jarraitzen du Hego Euskal Herriko negoziazio kolektiboan".
Neurri sinbolikoak
ELAk adierazi du aztertutako hitzarmenetan jasotzen diren neurri gehienak izaera sinbolikokoak direla, eta horietatik "% 5,07k baino ez" dutela euskara-plana edo plana egiteko konpromisoa.
Emandako datuen arabera, hitzarmenen % 13,8k hizkuntza ikasteko laguntzak aurreikusten ditu; % 4,37k lanorduetan euskara ikasteko aukera ematen du; eta % 1,66k baino ez du ezartzen euskara jakitea kontratazioan baloratuko dela.
Horren aurrean, ELAren iritziz, "beste edozein zapalkuntza sozialekin gertatzen den bezala (genero-, klase- edo arraza-zapalkuntzekin, esaterako), hizkuntza-zapalkuntza hizkuntzen erabilera arautuz eta mendekotasun-egoera gainditzeko baliabideak bideratuz soilik gaindi daiteke".
Sindikatuak aitortu du ez duela lortu "hizkuntza-eskubideak beste lan-aldarrikapen batzuen maila berean kokatzea, hala nola soldata-hobekuntzak edo lanaldi-murrizketa", eta hori egotzi dio "patronalek euskararen normalizaziorako neurriak negoziatzeari uko egiteari, bai eta sindikatuek eskubide horien aldeko mobilizazio eta greba espezifikoak antolatzeko izan duten ezintasunari ere".
Horren harira, LHKri eskatu dio negoziazio-mahaiak euskaraz garatzeko behar diren baliabideak jar ditzala, eta aurreratu du gaur egun negoziazio-prozesuan dauden sektore-hitzarmenetako 27 euskaraz soilik negoziatzeko erabakia hartu duela.
Erreakzioak ELAren ekimenari
ELAk irailetik aurrera berritu behar diren sektoreko 27 lan-hitzarmenak euskara hutsean negoziatuko dituela iragarri izana txalotu du LABek ohar baten bidez. Dena dela, sindikatuak deitoratu egin du ekimena elkarrekin bultzatu ez izana; izan ere, bere ustez, "eraginkorragoa" izango litzateke elkarlanean aritzea.
Era berean, bermeak eskatu ditu euskara lan- zein justizia-esparru guztietan erabili ahal izateko, eta indarrak elkartzeko deia egin dio ELAri patronalaren blokeoari aurre egiteko.
Euskadiko CCOOk, berriz, herrialdearen errealitatetik kanpo egotea egotzi dio ELAri. Sindikatuaren arabera, administrazio publikoko hizkuntza-profilen eskema sektore pribatuan txertatzeak langile zaurgarrienak kaltetuko ditu, eta neurria "kolpe gogorra" dela adierazi du.
Bere aldetik, UGTk ELAri eskatu dio euskararen inguruan "akordioak eraikitzeko" urratsak eman ditzala, "ultimatumak" bota beharrean. Sindikatu espainiarrak "oso arriskutsutzat" jo du "genero, klase edo arraza zapalkuntzekin alderatzea" hizkuntza eskubideen urraketak.
Zure interesekoa izan daiteke
Erronkari ibarrean, Urzainkiko baso-sutea egonkortzea lortu dute
Sutea larunbateko 17:08an egonkortu dutela jakinarazi dute, baina oraindik ez dago itzalita.
Aste Nagusia "denona" dela aldarrikatu du Onintza Enbeitak, eta errespetua eskatu du
Bere pregoian, jai inklusiboen aldeko aldarria egin du, erasoetatik libre eta pertsona guztiei irekiak izango diren festak aldarrikatuz. Era berean, munduko hainbat txokotan gerrak, gatazkak eta desberdintasunak pairatzen dituztenei elkartasuna adierazi die, jaiak ospatzea eta gizartearekiko konpromisoa uztartuta.
Onintza Enbeita pregoilariak "Bilbo euskalduna" eta "guztiona" erreinbindikatuz lehertu da jaia
Onintza Enbeita bertsolariak eta Kaixo konpartsako Ainhoa Urrejolak eman diote jaiei hasiera pregoia irakurri eta txupina botata. Aste Nagusia "denona" dela aldarrikatu du Enbeitak eta erasotzaileei lekurik ez dutela gogorarazi die.
Osasun Ministerioak autonomia erkidegoen urgentziazko bilera deitu du astelehenerako, Ceutara txertoak bidaltzeko
Bilera telematikoki egingo da. Gehien behar diren txertoak hirukoitz birikoa, barizela, poliomielitisa, tetanosa eta difteria gaitzen kontrakoak dira.
Helikopteroz erreskatatu dute Eginon istripua izan duen eskalatzaile bat
23 urteko emakumeak zauri bat zuen buruan odoletan, eta zorabiatuta zegoen.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, baina itzaltzeko lanek aurrera egin dute
Biztanleak eta azpiegiturak arriskutik kanpo daude. Perimetroak ez du aurrerapen esanguratsurik izan gauean, tenperaturak behera egin duelako, hezetasunak lagundu duelako eta suhiltzaileek gune bero isolatuetan lan egin dutelako.
Onintza Enbeitak eta Ainhoa Urrejolak emozioz bizi dituzte Aste Nagusia abiatu aurreko orduak
Pregoilariak eta txupinerak Bilboko Aste Nagusia hasi aurreko urduritasuna eta emozioa nabarmendu dituzte. Enbeitak onartu du inoiz izan ez duen “beldur eszenikoa” nabaritu duela egunotan, eta Urrejolak, berriz, “oso pozik” dagoela. Aste Nagusia “askatasunez” gozatzeko aldarrikatu dute biek, “inor zapaldu gabe”.
Emakume bizkaitar bat hil da Lugon izandako auto-istripu batean
Ostiral honetan izandako ezbeharrean, bederatzi pertsona zauritu dira, horietako bi larri.
Mafiek Ceutako migratzaileekin trafikatzen dutela ohartarazi du Polizia Nazionalak
Angel Victor Torres Lurralde Politika eta Memoria Demokratikoko ministroak koordinatuko du Ceutako krisiak Espainiako Gobernuaren barruan eragindako egoera.
Palestinarekin Elkartasuna elkartearen hitzetan, Palestinako erasoek "ez dute etenik", eta beste mobilizazio bat deitu du urrirako
Palestinarekin Elkartasuna plataformak deituta, manifestazioa egin dute ostiral honetan Bilbon, Palestinari elkartasuna adierazteko. Manifestariek salatu dutenez, su-etena hasi zenetik palestinarren aurkako sarraskia ez da eten, eta Israelgo Gobernuak Libanora eta Iranera zabaldu ditu erasoak. Urriaren 3an beste manifestazio bat egingo dute, Bilbon.