ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.
ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du astelehen honetan Osakidetzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean. Osasun zerbitzu publikoak herritarrek euskarazko arreta jasotzeko duten eskubidea eta hizkuntza horrek lan-eremuan duen erabilera oraindik bermatzen ez duela salatu nahi izan dute.
ELAk bi hizkuntza ofizialen progresiboki parekatzea eskatu du, baita oraindik hizkuntza ez dakiten erakunde publikoko langileak euskalduntzeko baliabideak eta epeak jasoko dituen plan bat ere.
Mobilizazioak bat egin du Osakidetzaren Euskararen III. Planaren ebaluazioarekin. ELAren ustez, plan hori ez da tresna eraginkorra izaten ari normalizazioan aurrera egiteko; izan ere, adierazi du gaztelaniazko hiztunek beren hizkuntza-eskubideak erabat bermatuta dituzten bitartean, euskaldunek berenak urratuta ikusten jarraitzen dutela.
Testuinguru horretan, lanpostu publikoen % 100ean gaztelania baldintza izatea eta, aldiz, euskara modu orokorrean ez eskatzea kritikatu dute, sindikatuaren arabera horrek 'desberdintasun egoera bat betikotzen duelako'.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera