Gorde
Kendu nire zerrendatik

1.500 ikasle gehiagok jaso ahal izango dute unibertsitate-beka datorren ikasturtean, Jaurlaritzak baldintzak malgutu ondotik

Besteak beste, zailtasunak izan arren orain arte errenta-muga gainditzen zuten familietako ikasleek jaso ahal izango dute beka. Gainera, desplazamendu-laguntzak jasotzeko ez da derrigorrezkoa izango ikasketak Euskal Autonomia Erkidegoan egitea, eta baldintza akademikoak ere malgutuko dira; zenbait kasutan 5eko nota nahikoa izango da laguntza jasotzeko. 

eau use selectividad universidad examen azterketa unibertsitatea selektibitatea
EFEren artxiboko argazkia

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2026-2027 ikasturterako unibertsitateko eta goi-mailako ikasketetarako beken deialdia onartu du astearte honetan, 28,56 milioi euroko aurrekontuarekin. Aurtengo berrikuntza nagusia da baldintza ekonomikoak eta akademikoak malgutuko dituztela. Aurreikuspena da aurten baino 1.500 ikasle gehiagok jasoko dutela unibertsitate beka, aurreko ikasturtean laguntza jaso zuten 8.915 ikasleekin alderatuta.

Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburu Juan Ignacio Perezek azaldu duenez, neurri horren helburua da sistema "zabalagoa eta bidezkoagoa" finkatzea da, eta arrazoi ekonomikoa ez dadila goi mailako ikasketak burutzeko oztopo izan.

Nork jaso ahal izango ditu unibertsitatera sartzeko bekak?

Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte diru-sarrera altuxeagoak dituzten familiek, egungo muga baino % 10 altuagoa den muga osagarri bat sortu baita. 

Era berean, laguntzak jasotzeko baldintza akademikoak ere malgutuko dira: 5eko nota nahikoa izango da zenbait kasutan. Eta desgaitasunen bat duten ikasleen babesa ere areagotuko da. 

Gainera, desplazamendu laguntzak jasotzeko ez da derrigorrezkoa izango ikasketak Euskal Autonomia Erkidegoan egitea, gehienez 200 kilometrotara dagoen unibertsitatera mugitzen direnek ere jaso ahal izango dute (Burgos, Kantabria edo Nafarroara esaterako).

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X