Etxebizitza da arazo nagusia Bizkaiko herritarrentzat, baita enplegua eta segurtasunik eza ere
Bizkaiko ekonomiaren egoera nahiko ona dela uste dute % 45ek, baina 2027an dezente okerragoa izango dela uste dute % 27k. Arlo politikoari dagokionez, EAJ da begikotasun handiena pizten duen alderdia (% 38), eta haren atzetik daude EH Bildu (% 36) eta PSE-EE (% 14).
Herritarren % 65ek diote nahiko ondo bizi direla Bizkaian. Artxiboko argazkia: EFE.
Etxebizitza da arazo nagusia Bizkaiko herritarrentzat, hala diote bizkaitarren % 60k Bizkaiko Foru Aldundiaren 2026ko Iritzi Publikoaren Azterlanaren bigarren zatitik ondorioztatzen denez; enpleguak eta delinkuentzia eta herritarren segurtasunik ezak osatzen dute bizkaitarren kezken podiuma. Gizakerrek egin duen galdeketak 2026ko maiatzaren 25etik ekainaren 10era 18 urtetik gorakoei telefonoz egindako 3.000 elkarrizketa jasotzen ditu.
Galdetutakoen % 60k etxebizitza aipatzen dute kezka nagusi bezala, % 33k enplegua, % 30ek delinkuentzia eta herritarren segurtasunik eza, % 22k osasuna eta % 11k immigrazioa. Garraio publikoa eta bidegorriak (% 9), inflazioa ( % 9), hezkuntza ( % 6) edo politika (% 5) ere badira kezka-iturri.
Ekonomia eta enplegua
Lurraldearen egoera ekonomikoari buruz galdetuta, herritarrak erdibituta daude egoera nahiko ona (% 45) edo oso ona (% 4) dela diotenen eta hala-holakoa (% 39) edo txarra (% 9) dela diotenen artean.
Erdiek baino gehixeagok (% 54) uste dute egoera ekonomikoa berdina izango dela datorren urtean, eta % 27k uste dute dezente egingo duela okerrera.
Enpleguari dagokionez, Bizkaiko herritarren % 41ek uste du egoera hala-holakoa dela, % 37k uste du nahiko ona dela eta % 4k uste du oso ona dela. % 14k, aldiz, egoera txarra dela diote.
Etorkizunari begira, datorren urtera begira, % 55ek uste du egoera berdina izango dela, % 25ek dio dezente okerragoa izango dela, % 14k dezente hobea, % 2k askoz okerragoa eta % 1ek askoz hobea.
Oro har, inkestatuen % 65ek diote nahiko ondo bizi direla Bizkaian; % 21ek, berriz, oso ondo, % 12k erdipurdi eta % 1ek soilik diote gaizki bizi direla.
Inkestatuen % 43 nahiko baikor agertu dira Bizkaiko etorkizun hurbilari dagokionez, eta beste % 9 oso baikor; % 35ek, berriz, bere horretan jarraituko duela esan dute, eta % 11 oso ezkor agertu da.
Sinpatia politikoak
Arlo politikoari dagokionez, EAJ da bizkaitarren % 38rentzat (batez ere nagusienen artean) begikotasun handiena edo gertukoena duen alderdia, eta ondoren, EH Bildu (% 36), gazteen artean indar handiena duena
; PSE-EE da % 14aren begikoen.
Hala ere, zifrek behera egiten dute alderdiek eragiten dien konfiantzaz galdetzean: % 33k erantzun dute EAJ dela konfiantza gehien sortzen diena, eta % 24k EH Bildurengan dutela konfiantza gehien; babesa askoz txikiagoa da PSE-EErentzat (% 3).
Inkestaren arabera, bizkaitarren % 44k oso ontzat (% 6) edo ontzat (% 38) jotzen du Bizkaiko Foru Aldundiaren kudeaketa; % 36k, aldiz, hala-moduzkotzat eta % 14k txartzat. Batez besteko nota, 0tik 10era, 6,1 da.
Elixabete Etxanobe ahaldun nagusiari dagokionez, % 35ek uste dute bere lana eta kudeaketa oso ona dela (% 6) edo nahiko ona (% 29), % 31k erdipurdikoa eta % 14k txarra.
Herritarren %66k uste dute foru erakundeak izan beharko lukeen erronkarik garrantzitsuena gazteek aukerak izatea dela, eta % 58rentzat, berriz, adinekoek bizi kalitate ona izateko aukerak eta babesa izatea.
Bizkaiko biztanleen % 52ri politika asko edo dezente interesatzen zaie, eta % 24ri ez zaie ezer edo ia ezer interesatzen; 10etik 6k uste du lurraldeko egoera politikoa oso ona (% 4) edo ona (% 59) dela.
Promesak ez betetzeak urruntzen ditu gehien herritarrak politikatiak, % 38k aipatu dute hori; % 15ek politikariak aipatzu ditu arrazoi nagusitzat, eta % 14k ustelkeria aipatzen dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak bere gain hartu du Ceutako krisiaren kudeaketan aginte bakarra
Espainiako Gobernuak "historian aurrenekoz" deklaratu du Segurtasun Nazionalaren interes egoera eta migrazio krisiari eman beharreko erantzuna koordinatzeko aginte bakarra hartu du. Angel Victor Torres Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministroak zuzenduko du egitura.
Patata-tortilla usaina eta festa giroa Bilbon, Aste Nagusiaren laugarren egunean
Gaur goizean, Areatzako patata-tortilla lehiaketak 400 parte-hartzaile baino gehiago bildu ditu; herritar eta konpartsakideak zartagina eskuan aritu dira euren trebezia erakusten. Gainera, eguerdian, ohikoa den moduan, bilbainadak entzun dira Pergolan, Los Chimberos taldearen eskutik.
Nafarroak frankismoaren biktimen memoria berreskuratu du "Objektuen memoria" erakusketan
Erakusketak Nafarroako hobi komunetan egindako prospekzio eta hobitik ateratze lanetan berreskuratutako objektuak biltzen ditu, frankismoaren errepresioaren biktimen historia eta memoria herritarren esku jartzeko. Iruñeko Alde Zaharreko Rozalejo Markesaren Jauregi berrituan dago ikusgai.
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, genero indarkeria egotzita, bikotekidearekin eztabaida bat izan ostean
Udaltzainak etxebizitza batera joan ziren, eta borroka batekin bateragarriak ziren zantzuak ikusi zituzten.
Ane Lindane komikoa epaituko dute, eskarnioa egotzita, Abogados Cristianos fundazioak salatu egin baitu
Salatutako gertakariak 2025eko ekainaren 29an gertatu ziren, Arberatze-Zilhekoan (Nafarroa Beherea), eliza batean, gurutzefika batekin masturbatzen ari zen itxura egin zuen eta. Bilboko Instantzia Auzitegiak epaituko du euskal komikoa.
Gizon bat atxilotu dute Irungo prostituzio-etxe batean ustez sexu-erasoa egiteagatik
Erasotzaileak, 12.000 euro eskudirutan zeramatzanak, biktima atxiki eta laguntza ematera joan zitzaion beste emakume bat jo zuen.
Adin txikiko baten irudiarekin lagun bati estortsioa egiteagatik bi pertsona atxilotu dituzte Iruñean
Mehatxu eginez ia 50 mila euro lortu zituzten. Estortsioa jasan zuen gizasemeak berak aurkeztu zuen salaketa, eta horren ostean atxilotu dituzte 31 urteko gizona eta 29 urteko emakumea.
Juan Mari Aburto: "Ekitaldien alkatea baino, nahiago nuke igogailuen alkate gisa oroitu nazaten"
Radio Euskadin egindako adierazpenetan, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak adierazi du Aste Nagusiaren hirugarren egunean zortzi lagun atxilotutu dituztela eta 48 salaketa jarri direla, iazko epe berean baino kopuru txikiagoak. Halaber, azaldu du bere agintaldian Bilbon ekitaldi handiak antolatu diren arren, "igogailuen alkate" gisa oroitzea gustatuko litzaiokeela, hori herritarren bizi-kalitatea hobetzen lagundu izanaren aitorpena baita.
Zortzi atxilotu eta 55 kilo janari konfiskatu dituzte Bilboko Aste Nagusiko hirugarren egunean
Jai-esparruaren barruan, lau pertsona atxilotu dituzte ebasketagatik, bi iruzurragatik eta zazpigarren bat erresistentziagatik. Jai-eremutik kanpo pertsona bat atxilotu dute, epailearen aginduz.
Ekaitz bortitz batek ia 90 litro utzi ditu metro koadroko hiru orduan Tarragonan
Suhiltzaileek 491 intzidentzia artatu dituzte denboraleagatik Katalunian, eta gorabehera handienak Tarragonan izan dira (434 jarduketa). Azken datuen arabera, 30 zauritu izan dira, eta horietatik lau erietxera eraman dituzte.