USaP PROBA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Perez Iglesias: "Jaurlaritzak ez du zalantzan jartzen zuzentzaileen zintzotasuna eta profesionaltasuna"

Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuak esan du USaP azterketen "sistema garantista"  izateak ez duela esan nahi "zenbait hobekuntza" egin ezin direnik. 

Iragarkia
juan ignacio perez iglesias
18:00 - 20:00

"Eusko Jaurlaritzak ez du zalantzan jartzen zuzentzaileen zintzotasuna eta profesionaltasuna. Egon daitezke exijentzia maila ezberdinak, zorroztasun maila ezberdinak, baina profesionaltasunari buruzko zalantzarik ez dago”. 

Juan Ignacio Perez Iglesias Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuak esan ditu hitz horiek, gobernu bileren ondorengo agerraldian, Unibertsitatera Sartzeko Probako (USaP) Euskara eta Literatura II ikasgaiko noten inguruan sortutako polemikaren harira galdetu diotenean. 

Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak Eusko Legebiltzarreko agerraldi batean esan zuen  USaPeko euskara azterketan zeroen % 47 ebaluatzaile berak jarri zituela, eta horrek ezinegona eragin zuen zuzentzaileen artean. "Zuzentzaileen profesionaltasunari buruzko konbentzimendua dago", zehaztu du Iglesiasek. 

Nolanahi ere,  aitortu du USaPeko azterketak zuzentzeko sistemaren gaineko "konfiantza galdu" egin dela. "Arrazoiarekin edo arrazoirik gabe, baina konfiantza galera egon da".  Horregatik, "sistema garantista" izan dela "frogatuta" dagoen arren, "horrek ez du esan nahi sisteman zenbait hobekuntza egin ezin direnik", erantsi du.  

Zentzu horretan, Erresuma Batuko eredua aipatu du. Esan duenez, han zuzentzaile batek baino gehiagok hartzen dute parte azterketa baten zuzenketan, bakoitzak zati bat ebaluatuz. 

Hainbat ikaslek aurkeztutako helegiteen inguruan, berriz, sailburuak adierazi du "justiziak bere bidea" egin behar duela. 

Zure interesekoa izan daiteke

eau use selectividad universidad examen azterketa unibertsitatea selektibitatea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.500 ikasle gehiagok jaso ahal izango dute unibertsitate-beka datorren ikasturtean, Jaurlaritzak baldintzak malgutu ondotik

Besteak beste, zailtasunak izan arren orain arte errenta-muga gainditzen zuten familietako ikasleek jaso ahal izango dute beka. Gainera, desplazamendu-laguntzak jasotzeko ez da derrigorrezkoa izango ikasketak Euskal Autonomia Erkidegoan egitea, eta baldintza akademikoak ere malgutuko dira; zenbait kasutan 5eko nota nahikoa izango da laguntza jasotzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X