Exkixu taldea itzuli da
Exkixu taldea bueltan da, eta kontzertua iragarri du apirilaren 17rako Bilbon, Bilbao Arena Miribillako pabiloian. Emanaldi horretarako sarrerak urriaren 23an, ostirala, jarriko dituzte salgai, 10:00etan, exkixu.eus eta haziberri.eus atarietan.
Formazio berria du taldeak, Gaua heldu orduko bere bigarren eta azken diskoa atera zuenetik 31 urte bete diren honetan. Alex Sardui kantariaren ondoan, Ekain Alzola baxu-jotzailea (Gatibu), Beñat Serna gitarra-jotzailea eta Jon Fresko bateria-jotzailea (Ken Zazpi), Iñigo Ibarretxe taldeko jatorrizko albokaria eta Jon Eguskiza trikitilaria egongo dira. Jose Alberto Batiz musikaria ere taldean ari da musika-produkzio lanetan, eta “Amaiur” kantuaren grabazio berria Iñigo Etxebarrietak zuzendu du.
1997an gelditu zuen ibilbidea Exkixuk, eta 30 urte geroago ekingo diote berriz. Bilboko hitzordua “taldearen itzuleraren abiapuntua” izango da, gaur Bilbon egindako agerraldian zehaztu dutenez.
Taldeak bi disko argitaratu zituen: Exkixu (1993) eta Gaua heldu orduko (1995). “Sua, sua”, “Aurkitu zintudan”, “Agur”, “Sorginen leizean”, “Amaiur” eta “Loretxoa” Benito Lertxundiren kantuaren moldaketa sano ezagunak izan ziren garai horretan.
Zure interesekoa izan daiteke
Exkixuren bideoklip berria: “Amaiur” (2026)
Igor Arzuaga musikaria zendu da