MOBILIZAZIOAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Baionako manifestazioan atxikitako 11 lagunetatik 10 behin-behineko atxiloaldian dituzte

Pirinio Atlantikoetako Prefeturak salatu duenez, manifestazioaren buruan adingabeak jarri zituzten, Poliziaren kargak saihesteko. Herriko Etxearen eta Baiona Ttipiaren parean, bistakoak dira oraindik atzoko liskarren ondorioak.

Atzoko protesten arrastoak Herriko Etxearen aurrean. Argazkia: EITB

Atzoko protesten arrastoak, Herriko Etxearen aurrean. Argazkia: EITB

Baionan lasaitasuna da nagusi gaur, protesten biharamunean, baina agerikoak dira Poliziaren eta manifestarien arteko liskarren arrastoak (jaurtigaiak lurrean, pintadak hormetan...) Herriko Etxearen aurrean eta Baiona Ttipian. Pirinio Atlantikoetako Prefeturak ohar bidez jakinarazi duenez, atzo atxikitako 11 manifestarietatik 10 behin-behineko atxiloaldian dituzte.

Aurreko larunbatean bezala, 4.000 pertsona baino gehiago atera ziren atzo Lapurdiko hiriburuko kaleetara, bizitzaren garestitzeagatik Frantziako Estatu osoan deitutako protestekin bat eginda. Tentsio uneak izan ziren Suprefeturaren atarian eta Herriko Etxearen inguruan. Manifestari batzuek harriak bota zituzten eta agenteek negarra eragiteko gasa jaurti zuten. 

Prefeturak oharrean salatu duenez, istiluen antolatzaileek adingabeak jarri zituzten "nahita" manifestazioaren buruan Poliziaren kargak saihesteko. Hainbat arma zuri atzeman zituzten, Prefeturaren arabera, eta, horrez gain, A63ko 6. irteera ia ordubetez itxi behar izan zuten. Manifestari bat zaurituta eraman zutela ere jakinarazi du prefetak. 

Prefeturak istiluak gaitzetsi ditu eta babesa helarazi die agenteei. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X