NAFARROA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi zauritu, horietako bat larri, Corellan

Bardon bidean jazo da istripua, 13:25 aldera, biak zihoazen motorra bidetik aterata. 17 urteko gazte batek femurra hautsi du, eta 18 urteko beste gazte batek traumatismo larria du buruan.

17 eta 18 urteko bi gazte zauritu dira ostegun goizean, horietako bat larri, Corellako Bardoi bidean, biak zihoazen motorra bidetik aterata.

112 Nafarroako Larrialdiak Kudeatzeko Zentroak istripuaren berri jaso du 13:25 aldera, eta hainbat larrialdi eta segurtasun indar bertaratu dira.

Larrialdi-zerbitzuek bi gazteak tokian bertan artatu dituzte. 17 urteko gaztea Tuterako Sofia Erregina Ospitalera eraman dute, femurra hautsita, eta bertan ingresatu dute, pronostiko erreserbatuarekin.

Bestalde, 18 urteko beste gaztea Iruñeko Nafarroako Ospitale Unibertsitariora eraman dute, eta bertan ospitaleratu dute, traumatismo larriarekin.

Guardia Zibila istripuaren arrazoiak ikertzen eta eginbideak bideratzen ari da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X